Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Astelehenean, uztailaren 1ean, Euskotreneko Tranbia eta Trenbide zerbitzuen tarifa marko berria indarrean sartuko da

2013.eko ekainak 21

Datorren uztailaren 1ean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren tranbia eta tren zerbitzuen tarifa marko berria indarrean sartuko da.

Tarifa marko berri hau oinarrizko 4 zutabetan oinarrituta dago:

5.    Zonetan zatitze berria.

6.   Aipatutako zerbitzu guztien prezioak gaurkotu: Gasteizko eta Bilboko tranbiak eta Bizkaiko eta Gipuzkoako tren zerbitzuak.

7.    Euskarri teknologia berriak.

8.    Egoera berrira egun dauden tituluen egokitzea.

Tren zerbitzuari dagokionez, gaur egun hiru tarifa sistema daude:

•    Barik Sistema. Bizkaiko Garraio Partzuergoak bultzatutako euskarri teknologiko horren pertsona erabiltzaileek Bizkaian Euskotreneko geltoki eta geralekuetan kontratatutako bidaia tituluak erabil dezakete, eta Gipuzkoaren kasuan Debako geltokiraino.

•    Mugi Sistema. Gipuzkoako Garraio Agintaritza Bakarrak bultzatutako euskarri teknologiko honen pertsona erabiltzaileek, Gipuzkoan Euskotreneko geltoki eta geralekuetan kontratatutako bidaiatzeko titulua erabil dezakete, eta baita Bizkaian Ermuko geltokira hasiera eta amaiera izango duten joan etorrietan ere.

•    Hain zuzen ere, Euskotreneko berezko tituluak ondorengo hauek dira:

1.  Joanekoa.

2. Hilekoa. Bidaiatzeko titulua eta hori tarifa finkoa da eta kontratatutako ibilbidean burutu nahi diren joan etorri guztiak burutu daitezke. Datorren uztailaren 1etik aurrera kontratatzen diren Hilekoen kasuan, Bilbo edo Derio/Zazpi Kaleak eremuak barne, Bilboko Tranbian garraiatzea posible izango da gehigarrizko kopururen bat ordaintzeko beharrizanik gabe. Beste alde batetik, uztailaren 1etik aurrera kontratatzen diren Hilekoen kasuan ere, Basauriko eremua barne, Usansoloko Ospitalera doan Tren-Bus zerbitzuaren autobusean posible izango da bidaiatzea inolako kostu gehigarririk gabe.

3.    Distantzia luzeko Bonoa.

4.    Hileko Konbinatua Metro Bilbaorekin.

5.    Gazte Konbinatua Metro Bilbaorekin.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau