Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak hamargarren legegintzaldirako legegintza-programa onartu du

2013.eko ekainak 25

29 lege-proiektu egingo dira, besteak beste, hirugarren sektorea, enplegua, emakume nekazarientzako estatutu berria, euskal polizia berria eta Euskadiko Udalen lege-proiektua arautuko dituztenak. Lehendakariak Legebiltzarrean agertzea eskatu du, Legebiltzarreko indar guztiei zuzenean azaltzeko. 

Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren X. legegintzaldirako Legegintza Programa onartu du gaur. Agiri horretan, datozen 4 urteetako gobernu-programa gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren legegintza-ekintzak azaltzen dira modu integratzailean eta gardenean, eta egutegi bati jarraituz.

Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko du programa hori. Hain zuzen ere, berak hala eskatuta Legebiltzarrean agertzeko eskabidea erregistratu du gaur goizean, indar politiko guztiei zuzenean azaldu ahal izateko.

Hamargarren legegintzaldiko legegintza-programak Eusko Jaurlaritzaren arau-ekoizpenak zer helburu eta lehentasun izango dituen ezartzen du, bai eta horretarako zer bitarteko baliatuko diren ere, eta Jaurlaritzaren konpromiso irmoaren erakusgarri da, baliabide publikoen kudeaketa eraginkorragoa, doituagoa eta modernoagoa lortzeko bidean, betiere herritarren mesedetan.

Eusko Jaurlaritzak onartutako agiri hau “testu bizia” eta “dinamismo handikoa” da, legegintzaldian zehar eguneratu, egokitu eta hobetu ahal izan dadin, gerora sortuko diren gizartearen beharrei erantzuteko.

Legegintza-programa hori onartuta, Iñigo Urkullu lehendakariak 2013ko maiatzaren 2an eta 8an Eusko Legebiltzarraren aurrean hartutako konpromisoak betetzen dira; agerraldi horietan, izan ere, agiri hori egiteko eta Legebiltzarrari igortzeko hitza eman zuen.

Saila bakoitzeko informazio zehaztuta erantsitako dokumentuan

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.06.25)

 


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)