Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Datorren astelehenean Gipuzkoan Euskotreneko autobusen udako ordutegia indarrean sartuko da

2013.eko ekainak 21

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, ekainaren 24an, Gipuzkoan autobusen udako ordutegia abian jarriko du (Deba Barrena, Kostaldea eta Urola). Udako sasoiaren iristearekin batera, Euskotrenek udako eskaintza ezartzen du, aldi horretara berezkoa zaion joan-etorrien beharrizanak asetzeko diseinatuta.

Egungo eskaintzari dagokionez batez ere ondorengo aldaketak sartuko dira:

- Eibar eta Soraluze arteko egun dauden zerbitzuak aldatu egingo dira, Debara helduera errazteko helburuarekin eta Eibartik Express zerbitzuak egongo dira 12:45, 14:00, 16:45 eta 19:45ean, eta Debatik, 13:20, 14:35, 17:35 eta 20:35ean. Beste alde batetik, Eibartik Soraluzera 13:05, 14:05, 17:05 eta 20:05eko egungo zerbitzuak kendu egingo dira eta Soraluzetik Eibarrera 13:30, 14:30, 17:30 eta 20:30eko zerbitzuak. Aldaketa hau indarrean egongo da ekainaren 24tik igandera uztailaren 21era biak barne.

- Ekainaren 24tik aurrera, lanegunetan astelehenetik ostiralera, 15:00etan zirkulazio bat burutuko da Eibartik Arratera, eta beste bat 15:30ean kontrako noranzkoan. Euskotrenek gogorarazten du zerbitzu hau igandeetan eta jaiegunetan ere badabilela  (noranzko bakoitzean bost zirkulazio) eta lanegunak diren larunbatetan (noranzko bakoitzean zirkulazio bat).

- Ekainaren 24a eta irailaren 1a bitartean, biak barne, ondorengo aldaketak sartuko dira autobideetako Zumaia–Donostia autobusen zerbitzuan: 1) Zarautzetik irteten diren lanegunetako zerbitzuen zerbitzu gehigarriak kendu egingo dira 8:45ean eta 9:45ean, baita Donostiatik irteten diren irteerak 13:00ean eta 18:00etan; 2) bi orduz behin autobidez zerbitzua burutzen da Ospitaleetatik igarotzean 8:30, 10:30, 12:30, 14:30, 16:30 eta 18:30ean, eta Donostiatik 9:30, 11:30, 13:30, 15:30, 17:30 eta 19:30ean; 3) zerbitzua Ospitaleetara autobidez egiten da  ondorengo langileen ordutegian Zumaiatik 7:00, 13:55 eta 21:00etan eta Donostiatik 8:10, 15:10 eta 22:10ean; 4) larunbat eta igande arratsaldeko noranzko bietan autobidez zerbitzuak mantendu egiten dira.

- Ekainaren 24tik irailaren 1era, biak barne, N-634 errepidetik Zumaia–Donostia autobusen zerbitzuan, ondorengo aldaketak sartuko dira: 1) gaur egun Zarautzetik 9:45ean irteten den zerbitzua, astelehenetik, ekainaren 24tik aurrera, 9:40an irtengo da Getariatik; 2) Donostiatik 8:40an eta 18:40an irteten diren zerbitzuak Getarian bukatuko dute beraien ibilbidea.

- Beste aldetik, Zumaia–Zumarraga linean, ekainaren 24tik irailaren 1era, biak barne, Zumaian irten eta Zumarragara doan lanegunetako 20:00etako zerbitzua luzatu egiten da.


Udako zerbitzuarekin, datorren larunbatetik ekainaren 22tik aurrera ere Zumaiako herrian geraleku aldaketa sartzen da. Hain zuzen ere, ekainaren 22tik irailaren 1era, biak barne, Zumaian Txomin Agirre geralekua kendu egiten da, Zumaia – Donostia lineako autobusetan ohikoa, herri horretan ibilbidearen hasierak eta bukaerak Patxita Etxezarreta geralekuan burutuz.

Era berean, larunbat gaueko autobusen zerbitzua mantendu egiten da eta irteera ordutegiak ondorengo hauek dira:

- Ermua–Ondarroa–Ermua. Irteera orduak Ermutik: 0:25, 2:25, 4:25 eta 5:55ean. Ondarroatik irteera orduak: 23:45, 1:45, 3:45 eta 5:45ean. Ermua, Eibar, Elgoibar, Altzola, Mendaro, Deba, Mutriku eta Ondarroan geldialdiak eginez.

- Azpeitia–Eibar–Azpeitia. Irteera orduak Azpeititik: 0:45, 2:45 eta 4:45ean. Irteera orduak Eibartik: 1:30, 3:30 eta 5:30ean. Azpeitia, Azkoitia, Elgoibar eta Eibarren geldialdiak burutuz.

- Zumaia–Donostia–Zumaia. Irteera orduak Zumaiatik: 23:00, 0:00, 1:00ean (Azkoitian hasten du bere ibilbidea), 3:00etan (Azkoitian hasten du bere ibilbidea), 4:00 eta 5:00etan (Azkoitian hasten du bere ibilbidea). Irteera orduak Donostiatik: 0:00etan (Azkoitiraino), 1:00ean (Zumaiaraino), 2:00etan (Azkoitiraino), 4:00etan (Azkoitiraino), 5:00etan (Zumaiaraino) eta 6:00etan Zumaiaraino. Zumaia eta Donostia artean  Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil, Urbil eta Donostian geldialdiak burutuko dira.

- Zumaia–Azkoitia–Zumaia. Irteera orduak Zumaiatik: 23:40an, 1:15ean (Donostiatik dator), 3:15ean (Donostiatik dator) eta 5:15ean (Donostiatik dator). Irteera orduak Azkoititik: 0:20an (Donostiaraino jarraitzen du), 2:20an (Donostiaraino jarraitzen du), 4:20an (Donostiaraino jarraitzen du) eta 6:00etan. Zumaia eta Azkoitia artean herri hauetan geldialdiak burutuko dira Zumaia, Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau