Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak mintzaldi bat eskainiko du Europako Agenda Digitalaren III. Batzarrean, enplegua lehentasun gisa hartuta

2013.eko ekainak 19

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelaik «Koalizio handia enplegu digitalerako» ekimenaren berri emango du.

Eusko Jaurlaritzaren ekarpena Neelie Kroes Europako komisarioak martxoan ezarritako 2013-2014 aldirako lehentasunezko ildoetako bat da.

2013/06/19. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila hizlari gisa gonbidatu dute Europako Agenda Digitalaren III. Batzarraren lantaldeen barruan. Batzarra Dublinen egingo dute gaur eta bihar, eta, bertan, Jaurlaritzak bere lanaren berri emango du.

Urtero antolatzen den Europako Batzar Digitalean bultzada digitalari buruzko Europako politiken aurrerapenak ebaluatzen dira, baita haren erronkak identifikatu ere. Horretarako, erakunde publikoetako, sektoreko eta gizarteko ordezkariak biltzen dituzte, partaidetza eta lankidetza sustatze aldera.

Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendari Aitor Urzelaik «Koalizio handia enplegu digitalerako» ekimenean Euskadik egingo duen ekarpena azalduko du. Ekimena Neelie Kroes Europako komisarioak abian jarri zuen martxoan, eta agendaren lehentasunezko ildoetako bat da 2013-2014 urteetarako.

Gaitasun digitalerako koalizioa

Ekarpen hori bikoitza da: alde batetik, gaitasun digitalerako koalizioaren ideia garatu nahi du Euskadin, eta, bestetik, gaitasun digitala ebaluatzeko, ziurtatzeko eta aintzatesteko euskal ebaluazio-eredua hedatu nahi du, IT-Txartela. Bi konpromisook Ikanos proiektuaren bidez kudeatzen dira.

IT Txartela duela hamar urte baino gehiago SPRI, SAk martxan jarritako doako zerbitzua da. Bere helburua ikaskuntza digitala bultzatzea da ezagutza horiek egiaztatzen dituen ziurtapena eskuratzearen bidez, bai eta enpresa eta administrazioentzako tresna baliagarria izatea ere, bertako langileek eta horietan hasiko diren pertsonek IKTen inguruan dituzten ezagutzak objetiboki ebaluatzeko aukera emango baitie.

IT Txartela zerbitzuak 510.000 azterketa baino gehiago kudeatu ditu, eta 90.000 pertsonak parte hartu dute. Guztira, 260.000 ziurtagiri baino gehiago banatu dituzte 261 zentro homologatutan. IT Txartelak eragile-sare oso bat du, eta, protokolo koordinatu bat jarraituta, online ebaluazioko eta ziurtapen automatikoko sistema iraunkorra eskaintzen du.

 

 

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agirregabiria
    2014.eko apirilak 10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco participa como ponente en la III Asamblea Digital Europea con el empleo como prioridad http://t.co/2tWrP3psq9

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
  • Aitor Urzelai Inza
    Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria (X legealdia)