Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak adierazi du Bake eta Bizikidetza Planak Ertzaintzaren lana errekonozitu nahi duela

2013.eko ekainak 21
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Bake eta Bizikidetza Planak Ertzaintzaren lana errekonozitu nahi duela, baita azken urteetan erakunde horretako kide izan diren pertsonena ere. Urkulluren esanetan, plan honen asmoa polizia integrala «berritzea eta indartzea» da. Lehendakariak baieztatu du EAEko testuingurua aldatu egin dela, eta horrek Ertzaintza aro berrira egokitzea eskatzen duela.  Alde horretatik, lehendakariak adierazi du plan honek Ertzaintzari rol jakin bat eman diola, «bere etorkizuna markatuko duen prozesuan parte hartu dezan». Urkulluk gogorarazi du Bake eta Bizikidetza Plana «proposamen irekia» dela, eta hiru hilabeteko epea dagoela ekarpenak egiteko.

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Legebiltzarrean egindako kontrol-bilkuran legebiltzarkideek egindako galderei erantzun die. Hala, beste hainbaten artean, Ertzaintzak bizikidetzaren eta giza eskubideen alorrean hartutako gizarte-konpromisoaz jardun du, Bake eta Bizikidetza Plan proposamenean jasota bezala.

Pentsioak

Urkullu lehendakariak, halaber, pentsioekin lotutako interpelazio bati ere erantzun dio. Jaurlaritzak pentsioekin duen konpromisoa berretsi du Iñigo Urkulluk, eta Gizarte Segurantza erabat transferitzeko eskatu du. Nolanahi ere, Urkulluk gogorarazi du azkeneko urteetan gizarte-politikak hobetzeko urratsak egin direla. Esaterako, Diru-sarrerak bermatzeko funtsa, edota alarguntasun-pentsioak.



Aldaketak:
  • Puntu batzuk aldatu egin dira gai-zerrendan (18. 19. eta 20. gaiak 11. puntuaren ondoren tramitatuko dira)

Gai-zerrenda:
1. Galdera, Norberto Aldaiturriaga Zorrozua Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, garraiorako txartel bakarrari buruz. (10\10\05\01\0145)
2. Galdera, Leire Pinedo Bustamante EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, BECen izandako langileen kaleratzeei buruz. (10\10\05\01\0126)
3. Galdera, M.ª Isabel Celaá Diéguez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, euskal ikasgeletan biktima hezitzaileak izateari buruz. (10\10\05\01\0146)
4. Galdera, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ogasun eta Finantzetako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeziari buruz. (10\10\05\01\0138)
5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Ertzaintzaren giza eskubideekiko konpromisoari buruz. (10\10\05\01\0140)
6. Interpelazioa, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, pentsioen euskal sistema publiko duina bermatzeari buruz. (10\10\04\01\0077)
7. Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariaren bake eta bizikidetzarako planaren aurkezpenean jasotako Ertzaintzaren bizikidetzarekiko eta giza eskubideekiko konpromiso sozialari buruz. (10\10\04\01\0079)
8. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kontzertu Ekonomikoaren sistema mantentzeari eta euskal kupoaren kalkuluari buruz. (10\10\04\01\0080)
9. Interpelazioa, Lur Etxeberria Iradi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Irungo eta Hondarribiko alardeetan emakumeen parte-hartzeari buruz. (10\10\04\01\0082)
10. Galdera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, "Bateragune auziaren" gaineko adierazpenei buruz. (10\10\05\01\0136)
11. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Hitzeman ekimenari buruz. (10\10\05\01\0139)
12. Galdera, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Administrazioaren Mahai Orokorrean aldeak berriz ere elkartzeari buruz. (10\10\05\01\0135)
13. Galdera, Arri Zulaika Portillo EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, San Mames Barriaren eraikuntzan lurraldeko lan-hitzarmena bete beharrari buruz. (10\10\05\01\0144)
14. Interpelazioa, Antonio Damborenea Basterrechea Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-iraunkortasunaren printzipioetara egokitzeari buruz. (10\10\04\01\0078)
15. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, BECen bideragarritasuna eta oreka operatiboa bermatuko dituen lehiakortasun- eta iraunkortasun-planari buruz. (10\10\05\01\0142)
16. Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Elkarrizketa Sozialeko Mahaia deitzeari buruz. (10\10\05\01\0147)
17. Galdera, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzaren Ikuskaritzako LPZri buruz. (10\10\05\01\0149)
18. Interpelazioa, M.ª Isabel Celaá Diéguez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, testuliburuen kudeaketa solidarioko programari buruz. (10\10\04\01\0084)
19. Galdera, Estitxu Breñas González de Zárate EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Praileaitz babesteko neurriak hartzeari buruz. (10\10\05\01\0118)
20. Galdera, M.ª Isabel Celaá Diéguez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Erlijioaren ordezko ikasgaia hautatzeari buruz. (10\10\05\01\0148)
21. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Osakidetzako pizgarriei buruz. (10\10\04\01\0076)
22. Interpelazioa, Blanca Roncal Azanza Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, botiken berrordainketaren eragin ekonomikoari buruz. (10\10\04\01\0083)
23. Galdera, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, gaixo kronikoen behin betiko plan bati buruz. (10\10\05\01\0122)
24. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, diabetikoek orratzak berrerabiltzeari buruz. (10\10\05\01\0141)
25. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Osasuneko sailburuari egina, Droga-mendekotasunen Aholku Batzordearen legealdi honetako lehen deialdiari buruz. (10\10\05\01\0143)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)