Berriak Osasuna
Eu

Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusiak Uribe-Areetako Eguneko Ospitalea bisitatu du, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei etengabeko arreta eskaintzen dien zentro berria

2013.eko ekainak 19

Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean dagoen Uribe-Areetako eguneko ospitale berriak udalerriaren zerbitzu-eskaintza osotzen du, irisgarritasuna hobetzeaz gain.

Orain arte Bizkaiko beste eguneko ospitale batzuetara joan behar zuten 30 pazienteri arreta emango die zentro berriak.

Uribe-Areetako eguneko ospitalea Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean dagoen arreta-zerbitzu berria da eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei eguneko etengabeko arreta intentsiboa eskaintzen die erregimen anbulatorioan, Getxoko esparru geografikoan. Lurralde osora hedatzen den Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak buru-nahasmendu larriak dituzten pertsonei ospitaleratzearen ordez eskainitako erdi mailako bitartekoetako bat da. Sarea 14 eguneko ospitalez eta 5 tratamendu asertibo komunitarioko taldez osatuta dago, eta 500 pazientetik gora artatzen ditu.

Hogeita hamar pazienteri arreta eskaintzeko gaitasuna izango duen zentro honi esker, buruko gaixotasun larriak dituzten pertsonentzako arreta-zerbitzuen eskaintza handituko da Uribe eskualdean, eta, egungo zerbitzuak osatzeaz gain, irisgarritasuna ere hobetu egingo da; izan ere, esparru komunitarioko estaldura eskainiko die orain arte Zamudioko ospitalera edo beste ospitale batzuetara joatea beste aukerarik ez zuten pertsonei. 

Halaber, ospitalea zerbitzuan jartzeko arrazoia ospitale-azpiegiturek (kasu honetan, Zamudioko ospitaleko eguneko errehabilitazio zentroa) eskainitako zerbitzuak berrantolatzea da. Errehabilitazio ospitalearen egoitzan bertan dagoen eguneko ospitale horrek buru-nahasmendu larriekin gaixotutako ia Bizkaia osoko pertsonak artatu ditu azken hamabost urteetan, Uribe eskualdeko hogei paziente barne.

Zerbitzua berrantolatzea eta Areetako egoitzara aldatzea hobekuntza nabarmena da irisgarritasunaren, normalizazioaren eta gizarteratzearen eta arreta komunitarioko eredu-garapenaren arloetan, eta Uribe eskualdeko Osasun Mentaleko bitarteko komunitarioen eskaintza osotzen du, Osasun Mentaleko Zentroan bertan kokatutako Uribe Algortako eguneko ospitaleari gehituta ... (testu osoa ikusi PDFn)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko