Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, zeinen bidez lankidetza-beketarako deia egiten baita 2013-2014 ikasturterako. (2013-06-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 18

LABURPENA

199 LAGUNTZA BEKAREN DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko egunean agindu bat onartu du. Agindu horren bidez, laguntza bekak izeneko izaera bereziko ikasketetarako beken deialdia egiten da, 2013/2014 ikasturterako.

Dirulaguntzen zenbatekoa guztira 557.200 eurokoa da, eta horren bidez 199 laguntza beka emango zaizkie, hain zuzen, titulu ofizialak lortzeko ikasketetako azken urtea egiten ari diren eta unibertsitateko ikastegietan lagundu nahi duten Euskadiko auzotartasuna duten ikasleei.

Laguntza hauen onuradunek, ikasketak egiteaz gain, egunero hiru orduz lagunduko dute Unibertsitatean dagokien departamentuan. Ikasten ari diren alorrarekin zerikusia duten irakaskuntza edo ikerketa lanetan arituko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau