Berriak Osasuna
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) farmazia arloan egin beharreko ekarpen berriari buruzko galderak eta erantzunak (2013-06-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 18

1. Noiz sartuko da indarrean, EAEn, farmazia arloan beste ekarpen bat egiteko betebeharra?
2013ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean ekarpen berri bat egiteko betebeharra.

2. Non eta noiz ordaindu behar da farmaziako ekarpen berria?
Ekarpen hori farmazian ordaindu behar da, botika jasotzerakoan.

3. Farmaziek eskatutako botika emateari uko egin al diezaiokete farmazia arloko ekarpen tasa berriari buruzko zalantzarik izanez gero?
Ez. EAEko farmazia guztiak koordainketa aplikatzeko prestatuta daude eta jarduteko prozedura zehaztuta dago.

4. Medikuek koordainketa indarrean sartu aurretik agindutako errezetei eragiten al die koordainketak?
Bai. Koordainketa indarrean sartzen denean, errezeta guztiei aplikatuko zaie, aginduaren data kontuan hartu gabe.

5. Zer agiri aurkeztu behar ditut farmazian?
Osasun txartel indibiduala (OTI) beti eraman beharko duzu eta, kasuaren arabera, errezeta-papera. eRezeta proiektuko erabitzaileek OTIa bakarrik aurkeztu beharko dute.

6. Nire OTIak arazoak sortzen baditu, hondatuta baldin badago edo banda magnetikorik ez badauka, zer egin behar dut?
OTI berri bat eskatu beharko duzu, zure osasun-etxean.

7. Eta osasun txartelik (OTI) ez badaukat, zer egin behar dut?
Zure egoera erregularizatu beharko duzu. Horretarako, zoaz zure osasun-etxera.

8. Euskal Autonomia Erkidegoan farmazia arloko ekarpen osagarria indarrean sartzearen ondorioz, zer ekarpen egin behar dut farmazian?
Gobernu Zentralak onartutako 16/2012 Errege Lege Dekretuak aldaketak dakartza farmazia arloko ekarpenean. Ekarpen tasa berriak Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpeneko likidazio eta aurrezpen oinarri orokorra laukian esleitutako errentaren arabera zehaztuko dira.

9. Nola dakite farmaziakoek zenbat ordaindu behar dudan botiken truke?
Farmazian, errezetan inprimatuta dagoen OTI kodeari dagokion ekarpena aplikatuko dizute. Zure txartelak OTI ekarpen koderik ez badauka, farmazialariak aplikazio informatikoan kontsultatuko du, Osasun Txartel Indibidualaren (OTI) zenbakia jarriz, eta dagokizun ehunekoa ezarriko dizu. Eragiketa hori egiterik ez badago, farmazialariak % 10a aplikatuko dizu, pentsioduna baldin bazara eta, % 40, aktiboa bazara.
Hauek dira kodeak:
■OTI 001 kodea, ekarpenak egitetik salbuetsita dauden erabiltzaileentzat.
■OTI 002 kodea, % 10eko ekarpen murriztua egin behar duten erabiltzaileentzat.
■OTI 003 kodea, % 40ko ekarpena egin behar duten erabiltzaileentzat.
■OTI 004 kodea, % 50eko ekarpena egin behar duten erabiltzaileentzat.
■OTI 005 kodea, % 60ko ekarpena egin behar duten erabiltzaileentzat.
■OTI 006 kodea, % 30eko ekarpena egin behar duten erabiltzaileentzat.
■LILG kodea, lan istripuekin eta laneko gaixotasunekin lotutako errezetetarako.

10. Zein pertsonei aplikatzen zaizkie hileroko gehienezko ekarpen kopuruak?
Pentsiodun guztiei eta haien onuradunei. Hauek dira dagozkien ekarpen kodeak: OTI002, 01 azpimota; OTI002, 02 azpimota; eta OTI005, 03 azpimota.

11. Nola aplikatzen dira hileroko gehienezko mugak?
Hileroko gehienezko mugak pertsonalak dira, pertsona bakoitzari aplikatzen zaizkio.

12. Dagokidan gehienezko muga baino gehiago ordainduko al dut?
Ez. Farmazian, pazienteak hilero egiten dituen ekarpenen kopuruak kontrolatuko dituzte eta, ekarpenaren gehienezko mugara iritsiz gero, gainerako botikak ordaintzetik salbuetsita geratuko da.
Egindako ekarpenarekin ados ez bazaude, arazoren bat sortzen bada edo beste autonomia erkidego batera joaten bazara, tiketak eta errezetaren edo pazientearentzako informazio-orriaren kopia gorde beharko duzu, ordaindutako diruaren itzulketa kudeatzeko. Zure osasun-etxera joan beharko duzu.

13. Zer epe zehatz erabiltzen da gehienezko kopuruak kalkulatzeko?
Gehienezko kopuruak hilabetekoak dira, zenbaketa hil bakoitzeko lehenengo egunean hasi eta hileko azken egunean bukatzen da; hilabete bakoitzeko lehenengo egunean, zure kontagailua zeron jarriko da.

14. Jende guztiak ordaindu behar ditu botikak?
Ez, pertsona batzuk botikak ordaintzetik salbuetsita daude. 2012ko 16/2012 Errege Lege Dekretuak ondoko kasuak jasotzen ditu (OTI001 ekarpen-kodea):

Sindrome toxikoa daukaten pertsonak.
Ezintasunen bat daukaten pertsonak, beren araudi berezian jasotako kasuetan.
Gizarteratze errentak edo kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonak.
Langabeziako sorospena jasotzeko eskubidea galdu duten langabeek, egoera horretan dauden bitartean.
Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen ondoriozko tratamenduak.

15. - Langabezian baldin banago, ekarpena egitetik salbuetsita al nago?
Ez. Langabeziako sorospena agortu baldin baduzu bakarrik.
Gainerako kasuetan (langabezia saria jasotzen; langabeziako sorospena kobratzen; langabezia saria agortuta; inolako laguntzarik jaso gabe), ez zara salbuetsita egongo eta, gainera, 2011ko PFEZn aitortutako errenta-mailaren araberako ekarpena egin beharko duzu.

16. Langabezian nago eta langabezia saria jasotzen ari naiz. Ekarpena egitetik salbuetsita nago?
Ez. 2011ko PFEZn aitortutako errenta-mailaren araberako ekarpena egin beharko duzu. Honakoa izango da ekarpena:

Urtean 18.000 euro baino gutxiagoko errenta OTI003 Prezioaren % 40
Urtean 18.000 eta 100.000 € arteko errenta OTI004 Prezioaren % 50
100.000 €-tik gorako errenta OTI005 Prezioaren % 60

17. Langabezian nago eta langabeziako sorospena kobratzen ari naiz. Ekarpena egitetik salbuetsita nago?
Ez. 2011ko PFEZn aitortutako errenta-mailaren araberako ekarpena egin beharko duzu. Honakoa izango da ekarpena:

Urtean 18.000 euro baino gutxiagoko errenta OTI003 Prezioaren % 40
Urtean 18.000 eta 100.000 € arteko errenta OTI004 Prezioaren % 50
100.000 €-tik gorako errenta OTI005 Prezioaren % 60

18.- Langabezian nago eta langabezia saria agortu nuen, baina bere garaian ez nuen langabeziako sorospena kobratzeko eskubiderik eduki, ez nituelako baldintzak betetzen. Ekarpena egitetik salbuetsita nago?
Ez. 2011ko PFEZn aitortutako errenta-mailaren araberako ekarpena egin beharko duzu. Honakoa izango da ekarpena:

Urtean 18.000 euro baino gutxiagoko errenta OTI003 Prezioaren % 40
Urtean 18.000 eta 100.000 € arteko errenta OTI004 Prezioaren % 50
100.000 €-tik gorako errenta OTI005 Prezioaren % 60

19.- Langabezian nago eta bere garaian langabeziako sorospena agortu nuen. Ekarpena egitetik salbuetsita nago?
Bai. Hauxe da iraupen luzeko langabetu batek medikuak agintzen dizkion botiken truke ezer ordaindu behar ez duen kasu bakarra da.

20.- 26 urtetik gorakoa naiz eta ez dut inoiz lan egin. Zer ekarpen egin behar dut?
26 urtetik gorako pertsonek ezin dute haien gurasoen onuradunak izan, nahiz eta haiek pentsiodunak izan, ondorengo baldintzak betetzen direnean salbu (denak bete behar dira):
- % 65eko edo hortik gorako desgaitasun maila aitortuta edukitzea.
- Urteko diru-sarrerak Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) bikoitza baino handiagoak ez izatea, urteko zenbaketari dagokionez (hau da, 12.780 € baino gutxiagoko diru-sarrerak edukitzea).
- Aseguratu batekin bizitzea.
Arau orokorra da zure ekarpena botiken prezioaren % 40koa izango dela, mugarik gabe.

21.- Seme-alabengatiko famili esleipen baten onuraduna naiz. Salbuetsita al nago?
Ez. Zure diru-ekarpena 2011ko PFEZn aitortutako errenta mailaren eta zure egoera soziolaboralaren araberakoa izango da.

22.- Ezgaitasunen bat aitortu badidate, ekarpena egitetik salbuetsita al nago?
Arau orokorra da ezgaitasun bat aitortuta edukitzeak ez duela inor farmazia arloko prestazioaren truke ekarpena egitetik salbuesten. Beraz, zure ekarpena errenta mailaren eta egoera soziolaboralaren araberakoa izango da.
Arau orokor horretan salbuespen bat dago: Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legeari jarraiki (LISMI) diru-laguntzaren bat jasotzen baduzu, ekarpena egitetik salbuetsita egongo zara.
Beste alde batetik, ondorengo baldintzak betetzen baldin badituzu (denak bete behar dira):
- % 65eko edo hortik gorako desgaitasun maila aitortuta edukitzea.
- Urteko diru-sarrerak Ondorio Askotariko Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) bikoitza baino handiagoak ez izatea, urteko zenbaketari dagokionez (hau da, 12.780 € baino gutxiagoko diru-sarrerak edukitzea).
- Aseguratu batekin bizitzea.
Berarekin bizi den aseguratuari dagokion farmazia arloko prestazio-ehunekoa edukiko du, hau da, berarekin bizi den aseguratua pentsioduna baldin bada, botiken prezioaren % 10eko ekarpena egin beharko du, dagozkion mugekin.

23. Gizarte Segurantzako mutualista eta pentsioduna banaiz (adib.: alargunak, umezurtzak, ...), zer ekarpen egin behar dut?
Kasu horretan, egoera abantailatsuena hartzen da kontuan; hots, pentsiodunei dagokiena. Beraz, zure ekarpena % 10ekoa izango da, zure 2011ko errenta aitorpenean agertzen ziren datuen araberako ondorengo mugekin:
< 18.000 €, hileko 8,14 €-ko gehienezko kopurua
18.000 eta < 100.000 €, hileko 18,32 €-ko gehienezko kopurua
> 100.000 €, hileko 61,08 €-ko gehienezko kopurua

24.- DBE bat jasotzen badut (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta), zer ekarpen egin behar dut?
DBE baten jasotzaile izatea da salbuesteko arrazoietako bat, beraz, ez duzu ezer ordaindu beharko botiken truke.

25.- DBE bat jasotzen badut (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) eta, gainera, aktiboa banaiz, salbuetsita nago?
Bai. DBEren jasotzaile izateaz gain aktiboa bazara, egoera abantailatsuena hartzen da kontuan -kasu honetan, DBEren jasotzailea izatea-, beraz, ekarpena egitetik salbuetsita zaude.

26. Gizarte Segurantzarekin hitzarmen bat sinatu badut, zer ekarpen egin behar dut?
Farmaziako produktuen zenbateko osoa ordainduko duzu.

27.- Langilea naiz eta kotizazio gabeko pentsio bat jasotzen dut. Ekarpena egitetik salbuetsita al nago?
Bai. Egoera abantailatsuena hartzen da kontuan -hau da, kotizazio gabeko pentsio bat kobratzea- eta, beraz, ekarpena egitetik salbuetsita zaude.

28. Aktiboa naiz eta kotizaziopeko pentsio bat jasotzen dut (adibidez, umezurztasunagatikoa, alarguntasunagatikoa, ...). Zer ekarpen egin behar dut?
Zure egoera abantailatsuena hartzen da kontuan -kotizaziopeko pentsio bat kobratzea-, beraz, zure ekarpena % 10ekoa izango da, zure 2011ko errenta aitorpenean agertzen ziren datuen araberako ondorengo mugekin:
< 18.000 €, hileko 8,14 €-ko gehienezko kopurua
18.000 eta < 100.000 €, hileko 18,32 €-ko gehienezko kopurua
> 100.000 €, hileko 61,08 €-ko gehienezko kopurua

29.- Atzerritarra naiz eta ez daukat legezko egoitza baimenik, baina urtebete baino gehiago da Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta nagoela. Zer ekarpen egin behar dut?
Botikaren prezioaren % 40 ordaindu beharko duzu.

30.- Atzerritarra naiz eta ez daukat legezko egoitza baimenik, baina urtebete baino gehiago da Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta nagoela eta 65tik gorakoa naiz. Zer ekarpen egin behar dut?
Botikaren prezioaren % 40 ordaindu beharko duzu.
Salbuespen bat dago: unibertsalizatuta bazeunden (26/1988 Dekretua) eta 2012ko apirilaren 24a baino lehen botikak doan bazeneuzkan, kasu horretan prezioaren % 10eko ekarpena egin beharko duzu, ekarpen mugarik gabe.

31.- Atzerritarra naiz, ez daukat legezko egoitza baimenik eta EAEn urtebete jarraian baino denbora gutxiago daramat erroldatuta. Zer ekarpen egin behar dut?
Hauxe izango da zure ekarpena:
- 18 urtetik beherakoa bazara: botikaren prezioaren % 40
- 18 urtetik gorakoa bazara: botikaren prezioaren % 100
- Haurdun baldin bazaude: botikaren prezioaren % 40, haurdunaldiko, erditzeko eta erditze ondoko laguntzarako.

32. PFEZ aitorpen bateratua egiten badut eta urteko 100.000 €-ko kopurua gainditzen baldin badugu, zer kopuru ordaindu behar dugu?
Printzipioz, INSSk OTI kodeak PFEZ aitorpenaren arabera esleitzen du. Kasu honetan, bateratua izanik eta 100.000 €-ko kopurua gainditzen duenez, bi ezkonlagunei (eta haien onuradunei) OTI 005 ekarpena esleituko zaie, hau da, % 60koa. Hala ere, erabiltzaileak INSSra jo dezake eta aldaketa bat eskatu. Kasuaren arabera, gerta daiteke farmazia arloko ekarpenean gutxitze bat ekartzea.

33. Ez nago behartuta errenta aitorpena egitera. Zer ekarpen egin beharko dut?
Ez badago berariazko oharrik, egoera abantailatsuena aplikatuko zaizu, zure egoeraren arabera: % 10koa pentsiodunen kasuan eta % 40koa langile aktiboen kasuan.

34. Zer ekarpen-ehuneko dagokie titular baten onuradunei?
Titularrari dagokion berbera.

35. Osakidetzako errezetak beste autonomia erkidego batean erabili al ditzaket?
Bai. Errezetetan agertzen den ekarpen-kodea Osasun Sistema Nazional osorako berbera denez, kode hori barne hartzen duten Osakidetzako errezeten truke normaltasun osoz eman ahal izango dira botikak beste autonomia erkidego bateko edozein farmaziatan.

36. Zer gertatzen da medikuek agindutako botikak EAE ez den beste autonomia erkidego batean eskuratzen baldin baditugu?
Errezetan inprimatuta agertzen den ekarpen-kodea (OTI) aplikatuko zaizu. Kodea inprimatuta ez baldin badago, % 10 ordainduko duzu, pentsioduna izanez gero eta, % 40, aktiboa izanez gero. Hilabeteko gehienezko muga gainditzen baldin baduzu edo ordainketatik salbuetsita dagoen talde batekoa baldin bazara, zure osasun-etxean erosketa-txartela eta errezetaren edo pazientearentzako informazio-orriaren kopia bat aurkeztu beharko duzu, dagokizun zenbatekoa itzul diezazuten.

37. Zein izango da beste autonomia erkidego bateko errezetak dauzkaten pazienteen ekarpena?
Farmaziak errezetan inprimatutako ekarpena kobratuko die. Ekarpena ez badago errezetan inprimatuta, autonomia erkidegoetako datu-baseak elkarrekin lotzeko sistemak sortzen ez diren bitartean, ondorengo ehunekoak erabiliko dira: pentsiodunei % 10a aplikatuko zaie eta langile aktiboei % 40a. Gogoratu farmaziako tiketa eta botikak eskuratzeko entregatutako errezeten edo pazienteentzako informazio-orrien kopiak gordetzeaz.

38. Zer egin dezaket aplikatzen didaten ekarpen-kodean akatsen bat baldin badago?
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalera (INSS) jo beharko duzu. Akatsa baieztatzen baldin bada, kontuan hartu behar da datu-baseak eguneratu arte egun batzuk igaroko direla.

39. Pentsioduna naiz eta hilean 8,14 € bakarrik ordaindu behar ditudala eta pertsona batzuek hilean 18,32 edo 61,08 € ordaintzen dituztela esan didate. Egia al da?
Bai, egia da. Errege Lege Dekretuak ondorengo gehienezko ekarpen kopuruak ezartzen ditu:
8,14 €/hil, 18.000 €-tik beherako errenta daukaten pentsiodunen eta haien onuradunen kasuan.
18,32 €/hil, 18.000 €-tik gorako eta 100.000tik beherako errenta daukaten pentsiodunen eta haien onuradunen kasuan.
61,08 €/hil, 100.000 €-tik gorako errenta daukaten pentsiodunen eta haien onuradunen kasuan.

40. Zer gertatzen da hilabete honetan nire gehienezko mugara iritsi baldin banaiz?
Sistema informatikoan, zure ekarpenak erregistratuko dira eta hileko gehienezko kopurura iristen zarenean, ez duzu ordainketa gehiago egin beharko.

41. Ekarpen mugatuko botikek finantzazioa izaten jarraituko dute?
Paziente kronikoentzako edo iraupen luzekoentzako ekarpen mugatuko botikak -zizero edo puntu beltzeko produktuak ere deitzen zaie- diruz lagunduak izaten jarraituko dute. Pazienteak, bere errenta maila alde batera utzita, prezioaren % 10 ordainduko du, errezeta bakoitzeko gehienezko muga 4,20 €koa izanik. Kopuru hori urtero eguneratuko da.

42. Eta beste herrialde batekoa banaiz?
Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko herrialderen batekoa edo Suitzakoa baldin bazara, eta ondoko eskubide-inprimakiren bat baldin badaukazu: Europako Osasun Txartela, ordezko Behin-behineko Ziurtagiria, E-106 edo S1, E-112 edo S2, % 50eko farmazia arloko ekarpen-ehunekoa aplikatuko zaizu, non eta ez duzun frogatzen pentsioduna zarela, zure herrialdeko erakunde eskumendun batek emandako agiria edo sinatutako adierazpena erakutsiz. Bigarren kasuan, % 10eko farmazia arloko ekarpen-ehunekoa aplikatuko zaizu.
E-121, E-09 edo S1 eskubide-inprimakiak dauzkaten aurretik aipatutako estatuetako erabiltzaileei ehuneko berberak aplikatuko zaizkie.
Pazienteak, agiri horietako bakar bat ere ez badauka, farmazia anbulatorioko kostuaren % 100eko ekarpena egin beharko du.
Espainiarekin osasun-laguntza arloko bi aldeko hitzarmen bat sinatuta daukan herrialderen batekoa baldin bazara, % 50eko ekarpen-ehunekoa aplikatuko zaizu, non eta ez duzun frogatzen pentsioduna zarela, zure herrialdeko erakunde eskudun batek emandako agiriak erakutsiz. Kasu horretan, % 10eko farmazia arloko ekarpen-ehunekoa aplikatuko zaizu.
Bi aldeko hitzarmenik gabeko herrialderen batekoa baldin bazara, farmaziako kostuaren % 100eko ekarpena egin beharko duzu.

43. Farmazia arloko ekarpen berrian botikak eta osasun arloko produktu guztiak barne hartzen al dira?
Koordainketan botikak eta osasun arloko produktuak sartzen dira.

44. Eskuz idatzitako errezetetan, ekarpena agertzen al da?
Ez. Horregatik, ezinbestekoa da farmaziara Osasun Txartel Indibidualarekin (OTI) joatea; izan ere, horren bidez, tratamenduaren truke zer ekarpen tasa dagokizun eta zer ehuneko ordaindu beharko duzun jakin ahal izango dute.

45. Nire senide bat zahar-egoitza batean bizi da. Zenbateko ekarpena egin behar du?
Gainerako pazienteei bezala aplikatuko zaie farmazia arloko ekarpen berria.

46. Esleitu dioten farmazia arloko ekarpenarekin ados ez badago, nora bideratu behar duzu pazientea?
Herritarrak ulertu behar du farmazia arloko ekarpenaren esleipena 2011ko errentan oinarritu dela. Herritarrak INSSra jo behar du, ezadostasuna bere egoera soziolaboralarekin lotuta baldin badago edo, Lanbidera, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) jasotzailea baldin bada.

47. Gerta daiteke pazienteak, kasuren batean, hileko gehienezko kopurua baino gehiago ordaintzea?
Kasuren batean gerta daiteke. Dagokion hileko gehienezko ekarpen kopurutik gora ordaintzen duena itzultzeko, pazienteak bere osasun-etxera joan behar du.
Edozein kasutan, pazienteak botikak eskuratzeko entregatu beharreko agiriekin lotutako dokumentazioa gordetzea komeni da (errezetetako argibide-orriak eta farmazietako erosketa-tiketak), egokitzat jotzen dituen erreklamazioak egiteko.

48. Zein kasutan eska dezake pazienteak Administrazioak dirua itzultzea?
Bi kasuetan eska dezake pazienteak farmazia arloko ekarpena itzultzea:
Farmazia arloko ekarpenean kobrantza desegoki bat egin badiote.
Euskaditik kanpo botikak hartu baldin baditu eta hileko gehienezko kopurua gainditu badu.

49. Zalantzaren bat izanez gero, nora joko dut?
Edozein duda izanda, galdetu Osakidetzako Osasun zentroetan, edozein farmaziatan edota Zuzenean (012) zerbitzura jo; iruzkinik egin nahi izanez gero, berriz, Irekiaren web orrian duzu aukera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau