Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzekoa, laneratzerako prestakuntza-baliabideei buruzko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako hainbat laguntza finantzatzeko. (2013-06-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 18

LABURPENA

19 MILIOI EURO ENPLEGU BILA DABILTZAN PERTSONAK LANERATZEN LAGUNTZEKO

Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren bitartez, 18,98 milioi euro bideratuko ditu enplegu bila dabiltzan pertsonak laneratzen laguntzeko sei jarduera-lerro finantzatzeko. Neurri horiek Enplegua Suspertzeko Planekoak dira. Neurriak lehendakariak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak berak aurkeztu zituzten martxoaren 18an, eta horiek ezarrita 2.000 lanpostu baino apur bat gehiago sortuko direla aurreikusten da. Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur landu dituen neurriekin, eta maiatzaren 14an onartu zirenekin, hots, kontratatzeko konpromisodun prestakuntzari eta langabetuen prestakuntzari dagozkionekin, 6.000 enplegu baino gehiago sortuko dira guztira. Gaur landutako planak honela daude zehaztuta:


1) Lanbideren enplegu-bulegoetan eta orientazio-zerbitzuen sarean artatutako pertsonak laneratzeko prestakuntza-ekintzak egitea. Ekintzok enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituen abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitakoak dira.

Honako hauek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak: araututako lanbide-heziketako zikloak emateko baimen duten ikastegiek, bestelako prestakuntza-ikastegiek (lanbide-hastapenetarako ikastegiek, helduentzako hezkuntza-ikastegiek, eskolek, unibertsitateetako fakultateek, irakaskuntza birtualeko ikastegiek eta bestelako prestakuntza-ikastegiek), enpresek, enpresa-taldeek (soilik kontratazio-konpromisoei lotutako prestakuntza-proiektuak gauzatzeko), udalerriek, mankomunitateek, eskualdeek, tokiko garapen-agentziek, horien mendeko sozietate publikoek, elkarteek, fundazioek, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeak laguntzeko gobernuz kanpoko erakundeek eta, azkenik, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten taldeekin lan egiten duten aholkularitza-erakundeek. Denek Lanbideren baimena beharko dute.

Laguntzak 9.407.500 eurokoak izango dira.

2) EAEko enpresen kanpoko lan-zentroetan titulazio edo kualifikazioren bat duten baina aurretiko lan-esperientziarik ez duten gazte langabeak praktiketan kontratatzea, etorkizunean laneratzen laguntzeko.

Honako hauek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak:

Lan-zentroren bat duten enpresa pribatu edo publiko-pribatuek, partaidetutako enpresek edo enpresa-talde bereko enpresek, baldin eta kanpoan kokatuta badaude.
Kanpoan kokatuta dauden enpresekin lankidetza-akordioak edo zerbitzuak emateko kontratuak dituzten enpresek.
Kanpoan ezartzeko prozesuan diren enpresek.

Horiek guztiek honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

Helbide soziala edo fiskala EAEn izatea edo lan-zentroa EAEN egotea.
Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

Laguntzak 4,42 milioi eurokoak izango dira.

3) Enpresak konpentsatzea lanekoak ez diren praktikak egiteagatik, bai eta enplegurako lanbide-heziketako azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuan eta 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko 718/2008 TAS Aginduan araututako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeentzako bekak eta laguntzak ere.

Honako hauek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak: lanekoak ez diren praktikak egiten dituzten enpresek, ikasle bakoitzeko eta praktika-ordu bakoitzeko konpentsazio gisa, eta prestakuntza-modalitateetan parte hartzen duten langabeek, bekei, joan-etorrietarako laguntzei, ostatuari, mantenuari eta kontziliazioari dagokienez.

Laguntzak 3,5 milioi eurokoak izango dira.

4) Lagundutako enplegu-jarduerak garatzea, ezgaitasunak dituzten pertsonak laneratzeko.

Honako hauek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak: elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko bestelako erakundeek, bai eta EAEko Enplegurako Zentro Bereziek ere.

Laguntzak 850.000 eurokoak izango dira.


5) Lanbide-heziketako ikasleei eta gazte langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak, enpresako lan-jarduera ordainduarekin txandakatuta (HEZIBI programa).

Honako hauek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak: EAEn lan-zentroren bat duten enpresek, pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek, bai eta Prestakuntza Zentroek ere.

Laguntzak 560.000 eurokoak izango dira.

6) Sistemas de Instalaciones de Telecomunicaciones, SA (SINTEL) enpresako langileak, 2001eko martxoaren 8ko 76/ 2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteek kaltetutakoak, laneratzen laguntzeko eta horientzako laguntza bereziak ezartzeko neurriak.

Honako hauek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak: aurretik aipatutako enplegu-erregulazioko espedienteek kaltetutako pertsonek, baldin eta adin-betekizunak (52 urte) betetzen badituzte, 196/2010 Errege Dekretuan aurreikusitako langabeziagatiko prestazioa amaitu bazaie edo halakorik ez badute, eta enplegu-eskatzaile gisa izena eman badute Lanbiden.

Laguntzak 245.242 eurokoak izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau