Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, Portugaleteko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena emateko dena. Helburua: Portugaleten, deribazio judizialez, familiarentzako elkargune baten zerbitzu prestazioa kudeatzeko gomendioa. (2013-06-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 18

LABURPENA

JAURLARITZAK 155 MILA EUROREKIN FINANTZATUKO DU PORTUGALETEKO FAMILIA ELKARGUNEKO ZERBITZUA 2013AN

Gobernu Kontseiluak Portugaleteko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena eman du, epaileak agindutako familia-elkargune zerbitzua kudeatzeko lanetarako.

Hitzarmen horretarako, Justizia eta Herri Administrazio Sailak 155.000 euro bideratu beharko ditu 2013an epaileak agindutako familia-elkargune zerbitzuaren funtzionamendurako Portugaleten.

Hala, Jaurlaritzak zerbitzu honek funtzionatuko duela bermatuko du. Elkargunea Portugaleteko Udalak kudeatzen du 2005etik, eta udalerri hauetako herritarren ebazpen judizialak artatzen ditu: Portugalete, Santurtzi, Trapagaran, Abanto, Zierbena, Muskiz eta Enkarterrietako udalerriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau