Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak, BKNK-k eta EUDELek hitzarmen bat sinatu dute ohiko etxebizitza galtzen duten kasuetan esku hartzeko

2013.eko ekainak 18
  • Babesik gabeko edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden herritarrek, hipoteka edo alokairua ez ordaintzeagatik etxetik botatzen badituzte, lehiatila bakar bat izango dute oinarrizko gizarte-zerbitzuetan laguntza eskura dezaten.
  • Esku hartzeko protokolo bat finkatu da hitzarmenean larritasun, babesgabetasun edo gizarte-bazterkeriako arriskuko egoerak azkar hautemateko eta, era horretan, Justizia Administrazioak sinatu duten administrazioetako gizarte-zerbitzuei berehala jakinarazteko.
  • Eusko Jaurlaritzak kaltetutakoei informazioa eta laguntza emango dizkie babes ofizialeko etxebizitzak zuzenean esleitzeko prozedurak izapide ditzaten.

 

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok, BJKNko kide Margarita Uriak eta Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) buru Ibone Bengoetxeak sinatu dute gaur arratsaldean «Izaera sozialeko neurriak ahalbidetzeko etxebizitza familiarretik botatzea dela-eta larritasun-egoerak hautemateari buruzko lankidetza-hitzarmena». 

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzan sinatu dute Juan Luis Ibarrak zuzendutako ekitaldi batean. Bertan gobernu-aretoko kideek eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaile dekanoek hartu dute parte, baita agintari hauek ere: Justiziako sailburu Ana Agirrek, Etxebizitzako sailburu Covadonga Solagurenek, Justiziako zuzendari Manuel Valínek, Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriartek eta EUDELeko zuzendari nagusi Mar Zabalak.

 

PROTOKOLOA

 

Erakundeen arteko hitzarmenak esku hartzeko protokolo bat ezartzen du alokairua edo hipoteka-mailegua ez ordaintzeagatik etxebizitzatik botatzean izan daitezkeen larritasun bereziko egoeretarako. Zehazki, oinarrizko gizarte-zerbitzuetan leihatila bakar bat sortuko da herritarrek hara jo ahal izan dezaten etxebizitzatik botatzeko arriskuan daudenean.

 

Helburua hauxe da: jarduera sozialeko hainbat neurri batera eta koordinaturik gauzatzea prozedura judizialen barruan edo EAEko herri-admunistrazioen aldetik hauteman daitezken larritasuneko egoerei erantzuteko.

 

KONPROMISOAK

 

Hiru erakunde sinatzaileek batera jarduteko konpromisoa hartzen dute ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan dauden pertsonei erantzuteko:

 

  • Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak gizarte-zerbitzuen antolaketari, funtzionamenduari eta eskumenei buruzko informazioa jarriko du epaileen esku, eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonei buruzko datu ez konfidentzialak heralaziko dizkie udalei.

 

  • Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzak zuzenean esleitu ahal izango dizkie ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan dauden pertsonei. Gainera, hala eskatzen duten pertsonen esku hipoteka-bitartekotzako zerbitzua, doako laguntza juridikoa edo larrialdiko laguntzak ere jarriko ditu.

 

  • EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea saiatuko da udalek berahalako erantzuna eta premiazko izapidetzea eman diezaieten auzitegiek igorritako eskaerei, eta espedienteari azkena ematen dion ebazpena jakinaraz dezaten. Udalak kasuen lehiatila bakar bihurtuko dira, eta leku berean emango diete irtenbide bat edo, bestela, erantzun azkarragoa emateko egokia den erakundera bideratuko dituzte.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)