Berriak
Eu

Lehendakaria Emakunderen sail arteko bileraren buru izan da

2013.eko ekainak 19

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Sail arteko batzordea gaur goizean bildu da Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zuela, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren eta Ana Alberdi idazkari nagusiaren parte hartzearekin,. Batzorde hau berdintasun alorrean Eusko jaurlaritzak burutzeko dituen ekintzen koordinazio gunea da. Bileran, X. Legegintzaldiko batzordearen osoko bilkura eratu da eta, beste gai batzuen artean, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI Planaren zirriborroaren lerro nagusiak aurkeztu dira, ekarpenak jasotzeko. Eusko Jaurlaritzak legealdi bakoitzean plan orokor bat onartzen du, emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez botere publikoen jarduera orientatzeko esku-hartzeak eta jarraibideak koordinatuta eta modu orokorrean bilduko dituena. X Legegintzaldi honetakoa VI Plana da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)