Berriak Osasuna
Eu

Euskadi azken Autonomia-Erkidegoa izango da Koordainketa abian jartzen

2013.eko ekainak 18

Euskadi izango da azken autonomia-erkidegoa koordainketa farmazeutikoa deritzona abian jartzen, uztailaren 1etik aurrera, hain zuzen ere. Euskal herritarentzat zein profesionalentzako ahalik eta kalterik "txikiena" eragiteko moduan egingo du Eusko Jaurlaritzak. Hala eman du ezagutzera Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ostean eta Jon Darpón Osasun sailburuarekin batera eskeinitako prentsaurrekoan. Biek ere azpimarratu dutenez, neurria, bai euskal herritarrei, bai erasandako profesionalei ahalik eta kalte txikienak eragiteko moduan ezarriko dela.

Horren erakusle, beste autonomia-erkidego batzuetan ez bezala, gurean herritarrek ez dute, behin hileko eta pertsonako dagokien kopurura iritsita, diru gehiagorik aurreratu eta itzulketaren zain egon beharrik izango; aitzitik, ordaintzeari utzi egingo diote muga horretara heldu orduko. Era berean, koordainketa batera ezarriko da EAEko hiru lurraldeetan eta bertoko farmazia guztietan.

Hain zuzen ere, Mariano Rajoy-ren Gobernuak inposatutako neurri «ez beharrezko» honen aurka Eusko Jaurlaritzak agertutako jarrerak, Euskadin koordainketa urtebete atzeratzea ahalbidetu du. Horrenbestez, Euskadi izango da Estatuan koordainketa jarriko duen azken autonomia-erkidegoa.

Koordainketa indarrean sartzeak izango duen ondorio nagusia uztailaren 1etik aurrera errezetek TSI ekarpen-kode bat izango dutela da, eta, horrenbestez, medikamendu bat erostean, erabiltzaileek euren TSI kodeari dagokion ehunekoa ordaindu beharko dutela. Hain zuzen ere, kode hori erabiltzaileen egoera soziolaboralaren eta errenta mailaren arabera ezarriko da.

Orain artean, Euskadin, errezeta ofizialarekin eskuratutako medikamenduen prezioaren % 40 ordaintzen zuten LANEAN DIHARDUTEN PERTSONEK. Aurrerantzean, 18.000 euro baino gutxiagoko errentak dituztenek % 40 hori ordaintzen jarraituko dute; kopuru hori gainditzen dutenek, berriz, % 50a; , eta, 100.000 euroko errenta gainditzen dutenek, ordea,  % 60a.

PENTSIODUNEN kasuan, erregimena ezberdina izango da: oro har, medikamentuen prezioaren % 10 ordainduko dute, beti ere, bakoitzaren errentaren araberako muga ezarrita, hileko eta pertsonako. Hala, 18.000 euro baino gutxiago jasotzen dutenek gehienez 8,14€ ordainduko dute, pertsonako eta hileko; 18.000 eta 100.000 euro bitartekoek, berriz, 18,32€ pertsonako eta hileko; eta 100.000 eurotik gorako errentadunek, ostera, 61,08€ pertsonako eta hileko. Esan bezala, kopuruotatik aurrera xentimorik ere ez dute  pagatuko. 

Kasu guztietan, honako kolektiboak koordainketatik SALBUETSITA geldituko dira: sindrome toxikoak kaltetuak; arauturiko ezgaitasunen bat jasaten dutenak; Oinarrizko errenta edo kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak; denbora luze langabezian egon ondoren subsidioa agortu dutenak; eta laneko istripu edo gaixotasunen batekin lotutako tratamenduak jasotzen ari diren pertsonak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)