Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarria sustatzen duten erakunde eta sozietateei lagunduko die

2013.eko ekainak 18

Eusko Jaurlaritzak agindu bat onartu du, lurzoruak berreskuratuz, airea hobetuz edota biodibertsitatea bultzatuz garapen jasangarria sustatzen duten udal, mankomunitate, tokiko erakunde, tokiko organismo autonomo, tokiko garapen-agentzia eta tokiko merkataritza-sozietateei emango zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.

Horrela arautu du Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak aurrera daramatzaten Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeek, tokiko garapen-agentziek eta tokiko merkataritza-sozietateek eskuratu ahal izango dituzten diru-laguntzen deialdia, guztira bi milioi eurotaraino iritsiko dena.

Diruz lagundutako jardueren artean sartzen dira lurzoru kutsatuei buruzkoak, tokiko jabetza publikoko lurzorua ikertzeko eta berreskuratzeko lanak, 600.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin; atmosfera eta giroko airea hobetzearen ingurukoak, zaratari buruzkoak, berotegi-efektuko gasen igorpenak gutxitzera bideratutako ekintzak eta EAEn klima aldaketaren eragina minimizatzera bideratutakoak, hemen ere 600.000 euroko zenbatekoarekin; baita biodibertsitatea sustatzen duten jarduerak ere, EAEko dibertsitate biologikoa kontserbatzea, lehengoratzea edo hobetzea xede dutenak, guztira 600.000 euro izendatuko direlarik horretarako.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak Tokiko Agenda 21ekiko koordinazioa sustatzen duten erakundeentzat izendatutako laguntza (200.000 euro) jasoko du Eskolako Agenda 21ek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko