Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak PSOEri eskatu dio kupoa berrikustearekin zer esan nahi duen azaltzeko

2013.eko ekainak 18

Urkulluren gobernua «oso-oso kezkatuta» dago azken egunetan kontzertu ekonomikoa eta kupoa erasotzen ari direlako. Gobernuko bozeramaileak PSOEri eskatu dio kupoa berrikustearekin zer esan nahi duen azaltzeko. Erkorekak baieztatu duenez, euskal gizarteak eskubidea du jakiteko sozialistek proposatzen dutena benetan «euskaldunek dagokiena baino gehiago ordaintzea» den. Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritza ez du ulertzen sozialisten «bat-bateko obsesioa», eta «kontzertu ekonomikoa eta kupoa erasotzea Euskadiren eta Estatuaren arteko adostasun historikoa erasotzea da». Eusko Jaurlaritzak berriro esan du Euskadiren eta Estatu espainolaren arteko harremana «aldebikoa» dela eta prozedurak «ezin zehaztu eta argiago» daudela aspaldi.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka komunikabideen aurrean azaldu da, Gobernu Kontseiluaren ostean egin ohi duen prentsaurrekoan.

19 milioi euro bideratuko dira laneratzera
Gaur goizeko Gobernu Kontseiluan onartutako gaietako bat laneratzearekin lotuta dago. Eusko Jaurlaritzak 19 milioi euro bideratuko ditu lan bila dabiltzan pertsonak laneratzen laguntzeko sei jarduera-lerro finantzatzeko, Enplegu Planaren barruan. Inbertsio honen bidez, gazteak eta luzaroko langabeak lagunduko dira, batik bat.

Gobernuaren kalkuluen arabera, 6.100 langabek baliatuko dituzte aurten 19 milioi euro horiek.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.06.18)

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)