Berriak
Eu

Brasilgo Rio Grande do Sul-eko euskal komunitatearen hirugarren topaketa

2013.eko ekainak 14

Sara Pagola Aizpiri, Euskadiko Argentina-Mercosureko ordezkaria, Brasilgo hegoaldeko Pelotas hirian antolatutako euskal komunitatearen topaketan izan zen. Rio Grande do Suleko euskal etxeak antolatu zuen ekitaldia eta bertako zuzendaritza batzorde berria aurkezteko balio izan zuen. Mikel Ezkerro historialari argentinarrak hitzaldi bat eman zuen Euskadiri buruz eta Haritz Aranburu sukaldariak, euskal etxeko euskara sustapen arduradunak, erakustaldi bat eman zuen.

Ana Luiza Panyagua Etchalus euskal etxeko lehendakariak sortu berri den erakundearen nondik norakoak azaldu zizkien bertaratutako 50tik gora euskaltzaleei.  Gainera, etxearen bloga ere aurkeztu zuten. Pelotaseko euskal komunitateko kideez gain, inguruko hirietakoak ere gerturatu ziren aurkezpenera, besteak beste Porto Alegre, Santana do Livramento, Alegrete, Uruguaiana eta Florianopolis-ekoak. Hauez gain, Sao Pauloko euskal etxeko ordezkaritza bat ere bertan izan zen, Oskar Goitia lehendakaria buru zuela. Uruguaytik ere bertaratu ziren. Ekitaldia arrakastatsua izan zen, helburu nagusia bete baitzen: euskal etxe berriari eta bazkideei bultzada bat ematea.

Dagoeneko bi urte dituen euskal etxe honen asmoa Rio Grande do Sul estatuko euskaldunak batzea da. Hauek, Porto Alegre eta Pelotas hirian bizi dira gehien bat. Erakundearen lehen sugarra 2010ean piztu zen,  Panyaguak berak idatzitako “Alma Vasca” liburua aurkeztu zuenean. Aurkezpenean, bere jatorria ezagutu nahi zuten euskao-brasildar talde bat bildu zen eta hiru hilabete beranduago estatuko euskaldunak bateratuko zituen taldea sortzeko ideia azaleratu zen Panyagua eta Ainda Etxhalusi eskainitako afari batean. Era berean, Ana Maria Longaray, Guilherme Escosteguy Flores da Cunha eta iritsi berri zen Haritz Aranburu donostiarra harremanetan jarri ziren ideia hori indartzeko. 2011ko uztailean proiektua zehaztea ahalbidetu zuten bi gertakari eman ziren: Rio Grande do Sul-eko euskaldunen lehen topaketa eta “Alma Vasca” liburuaren aurkezpena Santana do Livramenton.

Bisitaren baitan, Euskadiko ordezkariak Canoas hiriko arduradunekin elkartzeko aukera izan zuen. Bertan, Periferiako Herri Arduradunen Mundu Foroaren hirugarren edizioan izan zen Bilbao Metropoli-30eko zuzendari Alfonso Martinez Cearra eta Javier Perez de Bilbao Orkestrarekin batera. Canoas Porto Alegretik 20 kilometrotara dago eta bere metropoli ingurunearen parte da. Gainera, Pelotaseko udalerriko arduradunekin bildu zen aholkularitza eta harreman komertzialak bultzatzeko eskualdearentzat interesgarriak diren gaietan.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)