Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ikerketa eta Drogen Abusuaren Prebentziorako Gipuzkoako Elkartearen (AGIDAP) balio soziala nabarmendu du

2013.eko ekainak 17
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritzak pertsonekin duen konpromisoa berretsi du lehendakariak.  Hala, Iñigo Urkulluk adierazi du, enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko lanak albo batera utzi gabe, uneotan egoera txarrean dauden pertsonei arreta ematea dela Jaurlaritzaren egitekoa. «Oinarrizko zerbitzu publikoei eustea eta indarra ematea: osasungintzari eta hezkuntzari, alegia», azaldu du.  Lehendakariak, gainera, esan du batzuek beste lehentasun batzuk behar direla esanagatik edota leporatuagatik ere, Urkulluren gobernuaren ardatz nagusia «enplegua, gizarte-politika publikoak eta ekonomia suspertzea» direla.

Iñigo Urkullu Ikerketa eta Drogen Abusuaren Prebentziorako Gipuzkoako Elkartearen (AGIDAP) 30. urteurreneko ekitaldiaren buru izan da Ekitaldia Hazia-Gain instalazioetan izan da, elkartearen Oiartzungo egoitzan.  Urkulluk nabarmendu duenez, gizarte hau «gero eta materialistagoa izanagatik ere, AGIDAPen humanismoa, boluntariotza eta konpromisoa» dira nagusi.

AGIDAP droga-mendetasuna borrokatzeko Gipuzkoako lehendabiziko elkartea izan zen. Lehenengo jarduera profesionala 1982an egin zuen, Gipuzkoako droga-mendetasunari buruzko lehen ikerketa epidemiologikoa egin baitzuen Medikuntza Fakultatearekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)