Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Astelehenean, ekainaren 17an, Usansoloko Ospitalera doan Euskotreneko tren-bus udako zerbitzuaren ordutegia indarrean sartuko da

2013.eko ekainak 14

Eusko Jaurlaritako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, ekainaren 17an, Usansoloko Ospitalera doan Euskotreneko tren-bus udako zerbitzuaren ordutegia abian jarriko du. Zerbitzu hori Bilbo – Donostia eta Bilbo – Bermeo tren lineako udako zerbitzuaren hasierarekin batera hasiko da.

Udako tren zerbitzuan sartutako aldaketak direla eta, aldi horretako berezkoa duen jan-etorrien beharrizanak asetzeko diseinatuta, Usansoloko geltokia eta Ospitalearen artean tren-bus zerbitzu konbinatua burutzen duen autobusaren irteera ordua aldatzea beharrezkoa egiten da.

Usansoloko Ospitalera doan Euskotreneko tren-bus zerbitzua 1999ko uztailean bultzatu zen. Horren helburua Bilbo – Bermeo eta Bilbo – Donostia lineako tren eskaintza osatzea izan zen. Euskotreneko mikrobus batek etengabeko joan-etorriak burutzen ditu Usansoloko tren geltokia eta Ospitalearen artean, Usansoloko geltokiarekin trenen lotura zainduz, Bermeotik eta Gernikatik datozenak zein Donostia, Ermua, Durango edo Bilbotik datozenak.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko