Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Datorren astelehenean Euskotreneko tren zerbitzuaren udako ordutegia indarrean sartuko da

2013.eko ekainak 14

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren astelehenean, ekainaren 17an, tren zerbitzuen udako ordutegia abian jarriko du. Udako sasoia iristeaz batera, Euskotrenek udako eskaintza ezartzen du, aldi horretako berezkoak diren joan-etorrien beharrizanak asetzeko, gainerako urteko komunak konbinatuz lanak, erosketak ohiko aisialdiak direla eta, jende gehien joaten diren hondartzak dituzten herrietara sortutako joan-etorriekin eta udako garaian zehar herriko jaiak ospatzen dituztenekin batera.

Egungo ekitaldi honetako berritasun nagusia Durango – Deba tartean trenen eskaintzaren hazkundea da, jendeari Debako hondartzara joateko erraztasuna emateko. Horrez gain, Euskotreneko udako eskaintza ohikoa denez, Bilbo – Bermeo linean tren gehiago sartuko dira, udako eskaintzarekin erkatuz gero, horrela Sukarrietara eta Mundakara joan-etorriak burutzeko erraztasunak emango dira.

Larunbat, igande eta jaiegun arratsaldeetan zehar, trenek Zumaia eta Donostia (Amara) artean 30 minuturik behin zirkulatuko dute. Euskotrenek ere Topoko lineako Oiartzun – Donostia (Amara) tartean maiztasuna gehituko du larunbat, igande eta jaiegunetako arratsaldeetan zehar.

Beste alde batetik, Elgoibarko Gipuzkoako herritik ibiliko diren trenek Toletxegaineko geralekuan geldialdia burutuko dute.

Amorebieta – Bermeo, Bilbo – Deba, Lasarte – Donostia – Hendaia eta Bilbo – Lezama tren tarteetan zirkulatzen duten larunbat gaueko zerbitzuez gain, Euskotrenek ohikoa den bezala Amorebieta, Ermua, Gernika, Bilbo eta Bermeoko jaietarako, Bizkaian, eta Eibar, Irun, Pasaia, Errenteria, Donostia, Elgoibar eta Zarautzeko jaietarako Gipuzkoan, tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu.

Euskotrenek gogorarazten du era berean Euskotren – Frantziako trenbideak (SNCF) titulu konbinatu bat dagoela, horren izena PASSBASK da, eta noranzko bietan Lasarte eta Baiona artean mugagabeko bidaiak burutzeko balio du. SNCFan ibilbideak tren guztietan garraio aldaketa ahalbidetzen du (2. Mailakoa, TGV-an barne), “Palombe Bleue” deritzonean izan ezik.

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek Euskotreneko informazio telefonoa eta Konpainiako web orrialdea dute:  902 543 210 eta www.euskotren.es. Horrez gain informazio gehiago izango dute geltokietan eta treneko geralekuetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau