Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak "bultzatzen gaituen espirituak" aitortzean, kalte-ordaina ematean eta prebenitzean datzala adierazi du

2013.eko ekainak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak ziurtatu duenez, «hauxe da bultzatzen gaituen espirituaren oinarria: aitortu, kalte-ordaina eman eta prebenitzea. Lehendakariak adierazi duenez, ziur dago Giza Eskubideen Urraketei buruzko Oinarrizko Txostenean agertzen diren pertsona guztiak, giza eskubideen urraketen biktimak, bat etorriko liratekeela desio honekin: «hau ez dakiola inoiz beste inori gertatu». «Espiritu horrek bultzatzen gaitu: aitortu, kalte-ordaina eman eta prebenitzea», ziurtatu du Iñigo Urkulluk. Lehendakariak baieztatu duenez, bere exekutiboak «giza eskubideen urraketen biktima guztien egia, justizia eta kalte-ordain eskubideak» bermatzea lehentasuntzat dauka. «Parekatzerik eta bazterkeriarik egin gabe», erantsi du.

Iñigo Urkullu lehendakaria Giza Eskubideen Urraketei buruzko Txostenaren aurkezpen ekitaldiko burua izan da. Txostena Donostiako gotzain emeritu Juan María Uriartek, Giza Eskubideetako zuzendari ohi eta irakasle Jon Mirena Landak, Eusko Jaurlaritzako aurreko gobernuaren aholkulari izandako Manuela Carmenak eta Zuzenbideko irakasle eta PPko zinegotzi ohi Ramón Mugicak egin dute. Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, aditu horiek lan «neketsu, zehatz, korapilatsu eta handia» egin dute eta lan horren fruitua txosten hau izan da; Euskadiko bakerako eta bizikidetzarako bidean lortutako lehenengo «mikroakordioa», lehendakariaren arabera.

«Egiara ausardiaz gerturatzea»
Iñigo Urkullu ziur dago Giza Eskubideen Urraketari buruzko Oinarrizko Txostena «biktimen aitorpen eta kalte-ordainen arloko hutsune batzuk antzeman, identifikatu eta zuzendu» ahal izateko «lehenengo pausoa» dela. «Gertatutakoari buruzko egiara hurbildu behar dugu», «egiari ausardiaz egin behar diogu aurre», gaineratu du. Lehendakariak nabarmendu du txosten hau egin duten pertsonak independenteak direla eta «oinarri etiko» batek gidatu dituela.

Lehendakariak nabarmendu du «oinarri etikoen eremuan» kokatutako eztabaida-lan baten ondoren osatu dutela txostena.  Iñigo Urkulluk azaldu duenez, batzuetan, jarduera politikoa «taktikak, kalkuluak edo epe motzeko asmoek» gidatzen dute; aldiz, bake eta elkarbizitzaren arloa, «gure ametsetako arloak», «beste dimentsio batean» kokatzen gaitu, «guztiontzako etorkizun hobea proposatzen duen begirada garbi eta lasaiarenean», erantsi duenez.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan María Uriarte, Jon Mirena Landa, Manuela Carmena, Ramón Múgica