Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzaren iritziz, Navarroren adierazpenak euskal autogobernuaren kontrako eraso latza dira

2013.eko ekainak 13

Eusko Jaurlaritzak oso larritzat jo ditu EAEko eta Nafarroako ekonomia-itunak kentzea proposatuz Kataluniako Alderdi Sozialistako presidente Pere Navarrok egindako adierazpenak. Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak esan du Navarroren adierazpenak euskal autogobernuaren elementu funtsezko baten kontrako eraso bortitza direla.  Jaurlaritzak espero du PSOEk ezezko biribila emango diela PSCren planteamenduei, eta PSEk, berriz, itun ekonomikoaren aldeko jarrera irmoa agertuko duela, Pere Navarrok gaur adierazitako jarrera albo batera utzita.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka komunikabideen aurrean agertu da, Kataluniako Alderdi Sozialistako idazkari nagusi Pere Navarrok gaur goizean egindako adierazpenak balioesteko. Navarrok EAEko eta Nafarroako ekonomia-itunak deuseztatzea proposatzen zuen.

Erkoreka bozeramaileak nabarmendu du autogobernuaren aurkako eraso latzenak «zentralismo zakarrenetik» etorri izan direla. «Baina oraingo honetan ez da sektore horretatik etorri, eta sekula ez genuen pentsatuko PSCren tankerako alderdi batek tankera horretako adierazpenak egingo zituenik, herrien autogobernua defendatzeko ibilbide konprometitua izanik, baita estatu gabeko nazioen erabakitze-eskubidearen aldekoa ere», azaldu du.

Erkorekak berretsi du itun ekonomikoa euskal autogobernuaren «ardatza eta muina» dela, eta «oinarri historiko, juridiko, politiko eta ekonomiko sendoak» dituela, baita gizarte osoaren babes erabatekoa ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)