Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du ekonomia-ituna aurrerantzean ere «euskal gizartearen aurrerapenaren eta ongizatearen oinarria» izango dela

2013.eko ekainak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du ekonomia-ituna euskal autogobernuaren «ardatza» dela, eta EAEk itunari emandako «kudeaketa ona» funtsezkoa izan dela euskal ekonomia eta hiriak aldatzeko.  Iñigo Urkulluk nabarmendu du ekonomia-ituna «eskubide historikoa» dela, eta «XXI. mendean ere euskal herritarren aurrerabidearen eta ongizatearen oinarri» izaten jarraituko duela.

Lehendakariak aitortu du bakoitzak berea aldarrikatzeko eskubidea duela, baina ohartarazi du ezin daitekeela «proiektu bat eraiki arerio ukatuta».
Lehendakaria eta Asturiasko printzea egunotan Bilbon egindako Alkateen Munduko Foroa amaitzeko ekitaldiko buru izan dira. Amaierako ekitaldi honetan izan dira, halaber, José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Bilboko alkate Iñaki Azkuna.

Hitzaldian, lehendakariak Bilbok eta Euskadik oro har bizi izan duten eraldaketa ekonomikoari eta modernizazio-prozesuari egin diote erreferentzia, eta eraldaketa hori «munduan erreferente» dela gaineratu du. «Eraldaketa ekonomi hau geure baliabideekin eraiki dugu. Gure enpresekin. Lankidetzan eta proiektu bera partekatuta», amaitu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)