Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak eta German Barbier-ek Erregistro Zibilen egoera aztertu dute Espainako Gobernuak iragarritako erreformaren ondoren

2013.eko ekainak 14

Sailburuak bilerara sartu aurretik, topaketa informal bat izan du euskal justiziako sindikatuetako ordezkariekin

Josu Erkoreka Herri Administrazioko eta Justiziako sailburuak eta German Barbier Espainiako Erregistratzaileen Elkarte Profesionalaren Euskadiko Ordezkariak bilera bat izan dute gaur goizean, bien intereseko hainbat gai hizpide hartuta.

Erregistro zibilen egoera aztertu dute biek, Justiziako Ministerioak iragarritako erreformaren ondoren.

Bilera Bilboko Bizkaia Plaza eraikineko Jaurlaritzaren bulegoan egin dute, eta EAEko justiziaren alorreko sindikatuetako ordezkariak zeuden bilduta bertan. Josu Erkoreka bertan izan da eta bilera informal bat izan du haiekin, langileen lan-aldarrikapenak entzuteko helburuz. Horrez gain, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak lehen eskutik azaldu die astelehean Justiziako ministroarekin izandako bileran erregistro zibilei buruz jasotako informazioa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)