Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Visesa eta Tecnaliak “eko” materialak diseinatuko dituzte eraikin osasuntsuagoak eraikitzeko

2013.eko ekainak 12

Material horiek eraikinen barruko airearen kalitatea hobetuko dute, hezetasunen edo substantzia kimiko kaltegarrien ondoriozko gaixotasunak saihestuz.

 

Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak, VISESAk, eta TECNALIA ikerketa aplikatuko zentroak elkarrekin lan egingo dute "ekomaterialak" sortzeko, eraikuntzetan erabil daitezen, eraikinen isolamendu akustikoa eta terminokoa hobe dadin eta, aldi berean, hezetasunen edo osasunerako substantzia kimiko kaltegarrien ziozko gaixotasunak saihets daitezen. Material horien osaerak -% 75ean lehengai naturalak eta berriztagarriak dira- barruko airearen kalitatea hobetzeko eta % 25eko aurrezte energetikoa edukitzeko aukera emango du.

Hori guztia gauzatzeko, TECNALIA buru den Europako partzuergo batek Osirys proiektua abian jarri du eta horri esker eraikuntzarako material naturalak eta kutsatzailerik gabeak sortuko dira. Aipatu materialek, gehienetan lehengai naturalez eta berriztagarriz osatutakoek, sorreran beharrezko kontsumo energetikoa murrizten dute, eraikuntzara bideratutako onurez gain.

Material berri horien beste abantaila bat horien pisua eta iraunkortasuna da. Pisuari dagokionez, material berriak tradizionalak baino arinagoak dira: aurreikuspena fatxada baten zama % 70 baino gehiago murriztea da. Horrek garraioan aurreztea dakar baina, batez ere, muntaia-eragiketetan langileen segurtasuna hobetzea.

Halaber, eko-materialen iraunkortasuna handiagoa izango da, konponketak saihestuz eta eraikinen bizitza erabilgarria luzatuz. Ekomaterialak ez dira usteltzen, ezta ezpaltzen ere eta ez dute korrosiorik jasateko arriskurik, metalezko egiturekin gertatzen den bezala. Hortaz, 50 urteko eraikin baten bizitza erabilgarria 10 urte luza daitekeela aurreikusten da.

Osirys proiektuak sei panelen konjugazioa proposatzen du, horietako bakoitzak funtzio bat dauka: barruko eta kanpoko transpirabilitatea hobetu, airearen elementu kaltegarriak ezabatu, isolamendua hobetu, suaren aurrean babestu, etab. Panel horiek "lego" sisteman muntatu ahalko dira eta premien arabera batzuk edo besteak gehituko dira. Horrez gain, sistema hori obra berriko eraikinetan eta erreformetan erabili ahalko da.

 

"Energetikoki eraginkorrak diren eraikinak"

TECNALIA lider duen eta 18 parte-hartzailek osatutako partzuergoa da proiektuaren burua; horien artean VISESA sozietate publikoa eta beste enpresa batzuk gailentzen dira -Espainia, Finlandia, Alemania, Suedia, Erresuma Batua, Hungaria, Holanda, Portugal eta Italiakoak-.

Osirys Europako Batzordeak finantzatutako proiektu bat da FP7 programa esparruaren barruan, "Energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzak" izenpean. Proiektuak Europako Batzordeak mahaigaineratutako premiei erantzuna ematen die, energetikoki eraginkorrak diren eraikuntzen Europako ekimenarekin batera, eraikuntzaren industrian kontsumo energetikoa eta CO2-emisioak murrizteko.

Proiektua ekainean hasiko da eta lau urte iraungo ditu. Amaitu baino lehen, hiru prototipo egingo dira: Kubik eraikinean, TECNALIAren erakus-eraikina; Euskadiko Visesaren benetako eraikin batean; eta Malmö (Suedia) hiriko benetako eraikin batean.

 

Visesaren inguruan

Visesak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari atxikitako etxebizitza babestuen sozietate publiko sustatzaileak egunero-egunero lan egiten du erreferentziatzat har dadin ez bakarrik etxebizitzaren sorreran eta eraikuntzan, baita ingurumena eta, bereziki, herritarra edozein angelu eta perspektibatik zainduko duen ikuspegi berritzaile eta iraunkorretik ere. Ildo horretan, Visesak sustatzailearen izena eta eko, iraunkortasuna, berrikuntza eta lan eraginkorra hitzak finkatu dituzten hainbat proiektu burutu ditu. 

 

TECNALIAren inguruan

TECNALIA Research & Innovation Espainiako ikerketa aplikatuaren lehenengo zentro pribatua da eta Europako garrantzitsuenetako bat; 1.500 aditu ditu, 27 herrialde baino gehiagotakoak, ezagutza BPGd bihurtu nahi dutenak pertsonen bizitza hobetzeko, enpresetan negozio-aukerak sortuz.  Lotuta dauden bi kontzepturen sintesia da Inspiring Business: imajinatu eta egia bihurtu. TECNALIAren faktore bereizgarria.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jescoin
    2013.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @GPdMG: Edificios Saludables. La I+D+i también en el sector de la construcción: Osirys -> http://t.co/tprXISY0aA (el 20/10/13 en La Razó…

  • @GPdMG
    2013.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Edificios Saludables. La I+D+i también en el sector de la construcción: Osirys -> http://t.co/tprXISY0aA (el 20/10/13 en La Razón salió más)

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)