Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du Euskadi epe laburrean krisitik irtengo dela eta bake-giroan aterako dela

2013.eko ekainak 13

Lehendakariak nabarmendu duenez, euskal gizarteak, zailtasun ekonomiko latzak bizi arren, badu «ilusioz» bizitzeko arrazoirik; izan ere, Urkulluk esan du ziur dagoela Euskadi epe ertainean krisialditik irtengo dela eta bakean egingo duela. Lehendakariak gaineratu du aurretik halako egoerarik ez dela gertatu inoiz, eta hori azpimarratzekoa dela. Iñigo Urkulluk adierazi du bai ETAk bai Espainiako Gobernuak nolabaiteko bertigoa daukatela erabakiak hartzeko garaian. ETAri dagokionez, zehaztu du desarmea beharrezkoa dela, eta Espainiako Gobernuari buruz, berriz, «kartzela-politika malgutu edota berriro ere bideratu» behar dela. Bere esanetan, politika horrek malguagoa behar du, legea betez eta kontuan izanik mina sortu dutenek aitortu dutela min hori». Hori horrela izanik, Urkulluk esan du PPko gobernuaren presidente Mariano Rajoyk «jakin-minez amorratuta» daukala, bere esanetan, ez baitio erantzuten presoak gizarteratzeko politikari heltzeko proposamenari erantzuten. Nolanahi ere, lehendakariak esan du baduela «erantzunak jasotzeko esperantza».

Iñigo Urkullu lehendakariari Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketa egin diote gaur goizean Gasteizko Legebiltzarrean egin diote

2014ko aurrekontuak
Lehendakarik adierazi du 2014rako aurrekontuak izatea espero duela. Hala, Urkulluk esan du Euskadik orain oso bestelako agertokia duela, aurtengo aurrekontuak erretiratu izanarekin alderatuta. «Alderdi politikoak jabetu dira guztiok daukagula arduraren zati bat», adierazi du. Horrekin loturik, lehendakariak nabarmendu du Gobernu Kontseiluan asteartean onartutako gidalerro ekonomikoek «2013rako proiektua berresten» dutela: hain zuzen, «gizarte-zerbitzu publikoei eta enplegu publikoari eustea, eta ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea».

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)