Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza eta Kataluniako Gobernua bi erakundeoi eragiten dieten Tokiko Administrazioen gaineko auziak aztertzeko bildu dira

2013.eko ekainak 12

Gai-zerrendan, besteak beste, Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasunaren Lege Aurreproiektua, Euskadiko Udal Legea eta Kataluniako Tokiko Gobernuen Kontseiluaren Lege Proiektua izan dira

Peru Bazako Eusko Jaurlaritzako Erakunde Harremanetako sailburuordeak eta Joan Cañada Kataluniako Gobernuko Tokiko Administrazioen Kooperazio eta Koordinazio idazkariak bilera egin dute gaur goizean, bi erakundeoi eragiten dieten hainbat auzi aztertzeko euren lantaldeekin batera.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrizazio eta Justizia Sailetik Elixabete Etxanobe Tokiko Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak hartu du parte bileran, eta, Kataluniatik, berriz, Jordi Souto Tokiko Administrazioko zuzendari nagusiak.

Bi administraziootako ordezkarien bileran, bi erakundeoi eragiten dieten tokiko administrazioekin lotutako auziak aztertu dituzte, adibidez:

• Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasunaren Lege Aurreproiektu espainiarrak izan ditzakeen balizko ondorioak.
• Kataluniako Tokiko Gobernuen Kontseiluaren Lege Proiektuaren edukiak, bileran Generalitatearen ordezkaritzak berak aurreratu dituenak.
• Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektua egiteko aldez aurreko lanak, bileran euskal ordezkaritzak berak azaldu dituenak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Joan Cañada, Secretario de Cooperación y Coordinación de las Administraciones Locales de la Generalitat de Catalunya