Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik Baiona´ko portua bisitatuko du

2013.eko ekainak 12

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Baionako portuko instalazioak bisitatu ditu gaur goizean, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak gonbidatuta, eta kudeaketaz zein azpiegitura-horniduraz interesatu da. Baionako nasetatik 3.270.045 milioi tona produktu igaro ziren iaz, jarduera % 12,21 apalduta, batez ere hidrokarburoen eta Landetako pinuen garraioaren murrizketagatik.

Hainbat agintari izan ditu gidari Oregik ibilbide horretan: Akitaniako azpiegituretarako eskualdeko kontseilari Bernard Uthurry, Euroeskualdeko zuzendari Marc Moulin, Baiona-Iparralde Merkataritza Ganberako presidente André Garreta, zuzendari nagusi Bernard Darretche eta Baionako portuko zuzendari Pascal Marty, besteak beste. Oregirekin batera Antonio Aiz sailburuordea eta Eusko Jaurlaritzako Garraioko zuzendari Imanol Leza ere izan dira.

Datozen hiletan ardatz atlantikoko beste portu batzuk ere ezagutuko ditu Oregik (hala nola Bordele edo Lorient), sailak Pasaia eta Bilbo, euskal hub logistikoaren barruan, ardatz atlantikoko eta penintsulako iparraldeko erreferentziako portu bihurtzeko egiten duen lanaren barruan. Arku Atlantikoko Garraio arloko politika komunitarioen lidergoa berreskuratu nahi du Eusko Jaurlaritzak; horregatik, duela hilabete Sustapen Ministerioari zera eskatu zion: Europan zeharreko garraio-sareen barruan euskal plataforma logistikoen taldea jasotzea, eta hura garatzeko plana, berriz, 2014-2020 aldiko Europako programazioaren lehentasunetan eta Urte Anitzeko Finantza Esparruan sartzea; azken hori Europako Parlamentuan eta Europako Batzordean eztabaidatzen eta negoziatzen ari dira orain.

Ganbera portuan

Akitaniako Eskualdeko Kontseiluak Baionako Merkataritza eta Industria Ganbera aukeratu zuen Baionako portua 15 urtez kudeatzeko erakunde; hala, emakidaren titularra izango da 2024ra arte. Baionako portuaren jabe den Akitaniako Eskualde Kontseiluak eta Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak egindako kontratuan, bigarrena «superegiturak» kudeatzeaz arduratzen da (tresna publikoak, zelaiguneak eta pabiloiak): egokitzea, mantentzea, ustiatzea, garatzea, abiaraztea, eta dragatzea finantzatzea; atoian eramatea (operadore pribatu baten esku); trenbideak mantentzea eta garatzea, eta tresna ekonomikoa sustatzea eta kudeatzea. Baionako portuan hiru portu-eremu daude: Bokale-Tarnose, Saint-Bernard eta Blancpignon.

Trafic du Port Année 2012

Le trafic du Port de Bayonne s’établit en chiffres définitifs, en fin d’année 2012, à 3 270 045 tonnes, en recul de 12,21%, soit 454 619 tonnes de moins qu’en 2011, année qui avait vu transiter 3 724 664 tonnes à travers le port de Bayonne. L’épuisement des exportations de pin des Landes, générées par la tempête de 2009 puis par l’attaque des scolytes, pèse pour 484 044 tonnes dans cette baisse. Il faut rappeler que les exportations de bois tempête depuis 2009 ont masqué, jusqu’en 2011, la perte des trafics due à la fermeture du site de stockage d’hydrocarbures de la Raffinerie du Midi sur Boucau en 2007 et à celle de l’usine Célanèse à Pardies en 2009 (exportations maritimes d’acide acétique et d’acétate de vinyle monomère), perte s’élevant à un million de tonnes de trafic maritime pour ces deux entreprises.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • André Garreta, Bernard Uthurry, Pascal Marty,Olga Irastorza,