Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Erabakia, 2013. urteko Auzolandegiak programa garatzeko zenbait udalekin elkarlan hitzarmena izenpetu ahal izateko baimena jasotzen dena. (2013-06-11(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013-06-11

LABURPENA

AUZOLANDEGIAK PROGRAMA GARATZEKO EUSKO JAURLARITZAREN ETA UDALEN ARTEKO ELKARLAN HITZARMENERAKO PROPOSAMENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila baimendu du, 2013ko Auzolandegiak egitaraua garatzeko, zenbait udalekin elkarlanerako hitzarmenak sinatu ahal izan ditzan.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak urtero antolatu ohi du gazteentzako Auzolandegiak egitaraua, eta berau garatu ahal izateko egoki jotzen da udalekin elkarlana gauzatzea, materialak, langileak edo instalazioen erabilera baimentzeko xedez. Sailaren ardurakoak izaten dira antolakuntza, izen emateak, sustapena, langileak kontratatzea, mantenua eta gerta litezkeen arriskuen gaineko estaldura.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan