Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, Eusko Abertzalea legebiltzar-taldeak aurkeztutako urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoari buruzko Lege-proposamena aintzat hartzeari buruz Jaurlaritzak duen iritzia jakinarazteko. (2013-06-11(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 11

LABURPENA

JAURLARITZAK EUSKADIKO EGUNA INDARGABETZEN DUEN LEGE PROPOSAMENAREN ALDEKO IRIZPIDEA AGERTU DU

Gizartearen gehiengoak partekatutako jai-izaera ezaugarri izan duen eguna izan beharrean, banaketa eta eztabaida politiko eta soziala eragin du, iritzi dio

Gobernu Batzordeak Euzko Abertzaleak azaldutako lege-proposamena aintzat hartzea onartu du gaur; urriaren 25a Día del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzko apirilaren 22ko 2/2010 Legea indargabetzekoa da, zehazki.

Indargabetzeko proposamenaren alde agertu da Jaurlaritza; izan ere, zioen azalpenean adierazitako moduan, egun hori Euskadiko eguna ospatzeko aukeratzea adostasunik gabe eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen gehiengoaren babesa eduki gabe egin zen.

Horretaz gain, Jaurlaritzak egiaztatu du gizartearen gehiengoak partekatutako jai-izaera ezaugarri izan duen eguna izan beharrean, banaketa eta eztabaida politiko eta soziala eragin duela.

Azkenok, Gobernu Batzordeak onartutako testuak hauxe ere ere badio: agerikoa da uneotan ez dagoela ordezko data bat Euskadiko Eguna izendatzeko behar beste atxikimendu biltzen dituenik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau