Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, berariazko identitate-ikur bat onartzen duena, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta dibulgazio-jarduera guztietan aplikatzeko. (2013-06-11(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 11

LABURPENA

JAURLARITZAREN KONTSEILUAK BERARIAZKO NORTASUN-IKURRA ONARTU DU EUSKO JAURLARITZAREN PUBLIZITATE KANPAINETARAKO

Jaurlaritzaren Kontseiluak berariazko nortasun-ikurra onartu du bere publizitate kanpaina eta zabalkunde jarduera guztietan erabiltzeko. Ikur hori mezu bateratzaile edo "ikurritz" bat da "COMPROMISO CON LAS PERSONAS-PERTSONA HELBURU", hain zuzen eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde markaren goialdean txertatuko da.

Eusko Jaurlaritzaren zabalkunde irudiari lotutako ikurritz horrek agerikotasuna eman nahi die pertsonei, Gobernu Programan jasotako konpromisoarekin bat etorriz: pertsonak dira jardueraren ardatz. Pertsonak, herritar bereziak, Jaurlaritzak proiektatu eta ezartzen dituen politiken hartzaile gisa.

Eguneratze honen xedea da, alde batetik, Jaurlaritzaren jardueren baterako irudia eskaintzea herritarrei, eta bestetik, mezu bateratzaile baten bitartez sektoreetako publizitate kanpainen eraginkortasuna sendotzea. Bat dator, bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan jasotako aginduekin. Agindu horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek eta bere administrazio-unitateek, zein diren ezagutarazteko, erakunde nortasunaren eskuliburuan bildutako elementuak, eta ez besterik, erabiliko dituzte jendaurreko komunikazio-agerraldi guztietan, eskuliburuan jasotako zehaztapen teknikoekin eta erabilera-irizpideekin bat etorriz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau