
Erabakia, "X. legegintzaldirako (2013-2016), Jaurlaritzaren plan estrategikoen egutegia" onartzen duena. (2013-06-11(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)
LABURPENA
JAURLARITZAK LEGEGINTZALDI HONETARAKO PLAN ESTRATEGIKOEN PROGRAMA ONARTU DU
Gobernu Kontseiluak legegintzaldi honetarako Plan Estrategikoen Programa onartu du. Bertan, Jaurlaritzaren hurrengo lau urteetarako ekintza-ildoak daude zehaztuta.
Programak orotara hamalau plan biltzen ditu, eta horien inguruan antolatuko eta artikulatuko dituzte Jaurlaritzak aurreikusitako politika publiko gehientsuenak. Politika horiek lehendakariak apirilean aurkeztu zuen Gobernu Programan daude jasota, eta hiru ardatz dituzte: hazkunde jasangarria eta giza garapena, bakea eta bizikidetza, eta autogobernua.
Planon arteko harremanari esker, Jaurlaritzaren aburuz lehentasuna daukaten jarduera-ildoak identifikatuko dira. Horren helburua hauxe da: ahaleginak legegintzaldi honetarako hartutako konpromisoen arabera bideratzea, baita gizartearen kezka larrienen arabera ere.
Jaurlaritzaren iritzian, hamalau plan horiek dute lehentasuna, estrategikoak diren aldetik. Sail guztien arteko koordinazioa eskatzen dute, bai eta segimendu, kontraste eta ebaluazio maila handia ere.
Hamalau plan horiez gain, Jaurlaritzak sailez saileko edota sektorez sektoreko beste 30 plan ere ipiniko ditu abian: txikizkako merkatarien plana, nekazaritza sektoreko plan integrala, garraio jasangarriaren plana, immigrazio-plana, kultura arteko herritartasuna eta bizikidetza, familia-plana, gazte-plana edota garapenerako lankidetza-plana, konparazio batera.
Gaur onartu dutenarekin bat, hauxe da 2013-2016 aldirako Jaurlaritzaren plan estrategikoen egutegia:
Plan Estrategikoak | Plangintza egiteko aurreikusi den epea | Saila | |
---|---|---|---|
2013. urtea | 2014. urtea | ||
BAKEA ETA BIZIKIDETZA | |||
1.- Bakea eta Bizikidetza Plana | Lehendakaritza | ||
ENPLEGUA ETA HAZKUNDE IRAUNKORRA | |||
2.- Enplegua berriz suspertzeko Programa | Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila | ||
3.- Industrializazio Plana | Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila | ||
4.- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana | Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, eta Hizkuntza Politika eta Kultura Saila | ||
5.- Euskadi Nazioartekotzeko Plan Estrategikoa | Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila eta Lehendakaritza | ||
6.- IV. Ingurumen Esparru Programa | Ingurumen eta Lurralde Politika Saila | ||
7.- Euskadiko Berrikuntza Publikoko Estrategia | Herri Administrazio eta Justizia Saila | ||
GIZA GARAPENA | |||
8.- EAEko Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako VI. Plana | Lehendakaritza | ||
9.- Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa | Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila | ||
10.- Unibertsitate Plana | Hezkuntza,Hizkuntza Politika eta Kultura Saila | ||
11.- Euskadiko Lanbide Heziketako IV. Plana | Hezkuntza,Hizkuntza Politika eta Kultura Saila | ||
12.- Segurtasuneko Plan Estrategikoa | Segurtasun Saila | ||
13.- Osasun Plana | Osasun Saila | ||
14.- Euskararen Agenda Estrategikoa | Hezkuntza,Hizkuntza Politika eta Kultura Saila |