Berriak Lehendakaritza
Eu

Luis Vegak jaso du 2012ko Euskadi Ikerketa Saria

2013.eko ekainak 11

Luis Vega matematikariak jaso du gaur arratsaldean 2012ko Euskadi Ikerketa Saria. Lehendakariak matematikariaren «dibulgaziorako eta pedagogiarako grina» nabarmendu du, bai eta Euskadirekiko duen konpromisoa ere; izan ere, erantzukizunak ditu Euskal Herriko Unibertsitatean eta Basque Center of Applied Mathematics zentroan(BCAM) . Iñigo Urkulluk ziurtatu duenez, Luis Vegak Euskadi kanpoaldera irekitzen lagundu du, Ameriketako Estatu Batuetako, Frantziako edo Italiako izen handiko unibertsitateetan egindako egonaldiei eta kolaborazioei esker. Sari honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Luis Vegari eskerrak eman nahi dizkio, bai eta bere lana balioztatu ere; izan ere, Lehendakariaren beraren hitzetan, saridunak «kudeaketa publikoarekiko konpromiso argia» gehitu dio ikerketari «gure herria kanpoaldera irekitzearen eta dibulgazioaren bidez».

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek 2012ko Euskadi Ikerketa Saria eman diote gaur arratsaldean Luis Vega Gonzálezi, EHUko Analisi Matematikoko katedradunari.  Ekitaldia Lehendakaritzan (Gasteiz) izan da. Uriarte sailburuak nabarmendu duenez, sari honek ikerketa-lana aintzatesten du eta gero eta izen handiagoa du, besteak beste, saria jasotzeko hautagaien ikerketa-lanaren kalitateagatik.

Perfila
Luis Vega Gonzalez (Madril, 1960) matematikatan lizentziatu zen 1982an Unibertsitate Conplutensean, eta 1988an doktoretza eskuratu zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). Chicagoko Unibertsitatean bi urte egin ondoren, UAMera itzuli zen. 1993az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean dago, eta 1995etik da bertan Analisi Matematikoko katedradun. Egun, BCAM (Basque Center for Appied Mathematics) Matematiken Ikerketarako Zentzoraren zuzendari da Luis Vega, eta  mundu guztian da ezaguna deribatu partzialen ekuazioei buruzko lanengatik,  eta baita Fourier-en analisien ingurukoengatik ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luis Vega González