Berriak
Eu

Garapen jasangarria, bakea eta bizikidetza, eta autogobernua, Eusko Jaurlaritzaren plan estrategikoetako ardatzak

2013.eko ekainak 11

Gobernu Kontseiluak legegintzaldi honetarako Plan Estrategikoen Programa onartu du. Bertan, Jaurlaritzaren hurrengo lau urteetarako ekintza-ildoak daude zehaztuta. Programak orotara hamalau plan biltzen ditu, eta horien inguruan antolatuko eta artikulatuko dituzte Jaurlaritzak aurreikusitako politika publiko gehientsuenak. Politika horiek lehendakariak apirilean aurkeztu zuen Gobernu Programan daude jasota, eta hiru ardatz dituzte: hazkunde jasangarria eta giza garapena, bakea eta bizikidetza, eta autogobernua.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak komunikabideen aurrean izan da Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan; honetan Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantzia sailburua izan da, honek 2014. Ekitaldirako aurrekontu orokorrak egiteko jarraibide ekonomiak azaldu dituelarik.

Erkorekak azaldu duenez, hamalau plan horiez gain, Jaurlaritzak sailez saileko edota sektorez sektoreko beste 30 plan ere ipiniko ditu abian: txikizkako merkatarien plana, nekazaritza sektoreko plan integrala, garraio jasangarriaren plana, immigrazio-plana, kultura arteko herritartasuna eta bizikidetza, familia-plana, gazte-plana edota garapenerako lankidetza-plana, konparazio batera.

2014. ekitaldirako aurrekontu orokorrak egiteko jarraibide ekonomikoak
Ricardo Gatzagaetxebarria sailburuak adierazi du gizarte-ongizaterako euskal sarea babesteko gastua izango dela lehentasuna 2014. ekitaldirako aurrekontuetan. Era berean, enplegua mantentzeko eta sortzeko neurriei emango zaiela lehentasuna adierazi du sailburuak, esku hartzeko honako bi ildo garrantzitsu hauen bitartez: batetik, enplegu-politika aktiboen garapena, eta bestetik, euskal ekonomiaren lehiakortasuna hobetzera eta jarduera berreskuratzera xedaturiko politikekin jarraitzea edo horiek abian jartzea.

Hurrengo urterako kontuek egoera ekonomikoa izango dute ildo nagusi, eta Gatzagaetxebarriak adierazi du, Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, enplegua ez dela sortuko 2015era arte.

Dokumentua: Jarrraibidek ekonomikoak

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.06.11)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)