Berriak
Eu

Osasun Sailak errespetuz hartu du Kontsumoko Euskal Institutuaren (Kontsumobide) zuzendariaren erabakia, eta haren jarrera eredugarria eta balio pertsonal zein profesionala nabarmendu ditu

2013.eko ekainak 07

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak errespetuz hartu du Kontsumobideren zuzendariak hartutako erabakia, eta haren balio pertsonal zein profesionala nabarmendu ditu.

Osasun Sailaren iritziz, Kontsumobideren zuzendariak auzi honetan izandako jarrera eredugarria da, dimisioa eman baitu herritarren onuran pentsatuta, bere interesak defendatzeko eta Kontsumobideren lana eta inpartzialtasuna bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzaren eta Osasun Sailaren aburuz, tankera honetako jarrera politikoek duintzen dute politika, eta argi eta garbi erakusten dute nor dagoen postuan lanerako eta nor postuari probetxua ateratzeko.

Jaurlaritzaren eta Osasun Sailaren lehentasuna pertsonak dira, eta herritarrentzat egiten du lan, beren interesak defendatzeko helburuz.

Kontsumobideren ardura kontsumitzaileak defendatzeko eta babesteko politikak definitzea, planifikatzea, sustatzea eta gauzatzea da. Horregatik, kontsumitzaileei beharrezko prestakuntza ematen die beren eskubideak eta betebeharrak ezagut ditzaten, eta, horretaz aparte, enpresek, erakundeek eta profesionalek beren produktuak edo ondasunak saltzean eta beren zerbitzuak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen esku jartzean dituzten betebeharrak ezagutzen eta betetzen dituztela bermatzeaz arduratzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau