Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Jaurlaritzak Lasarte-Errekalde zatia bikoizteko laneak esleitu ditu

2010.eko martxoak 30

Eusko Jaurlaritzak Tecsa-Campezo-Obras Subterráneas aBEB-UTEari esleitu dio Donostialdean eraikiko den Metroko Lasarte-Errekalde zatia bikoizteko lanen burutzapena ABEB-UTE-ak 18 hilabeteko epean egin beharko ditu lan horiek, eta horretarako 9.525.909,94 euroko aurrekontua izango du. Lehiaketara 17 eskaintza aurkeztu dira, horietako 13 ABEB-UTE eran.

Jarduketa honen xedea Lasarteko trenbide zabalgunearen eta Errekaldeko geltokiaren artean 1.800 metroko luzera duen trenbide bikoizketa da. Zati hori Bilbo-Donostia linearen barruan dago.

Zati horretan planteatu den jarduketaren barruan sartuko dira, Lasarteko trenbide zabalgunearen aurretik dagoen N-634 errepidearen azpiko igarobidearen eta Errekaldeko geltokiaren arteko zatiaren bikoizketa lana, tren unitateen gurutzaketa eta aurreratze maniobrak erraztuko dituen 400 metro luze izango den bazterbidea, bobinak kargatzeko eta deskargatzeko bi trenbide gehigarri, gaur egungo Errekaldeko geltokiaren berriztapen lanak eta planteaturiko soluzioa gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren instalazioak.

Aurreikusitako trenbide bikoizketaren zati nagusia egungo trenbidearen paraleloan joango da, tunel barruko 500 metroko saihesbidea barne. Bateragarria da Herreratik Lasarteko trenbide zabalgunearen hasierara artean existitzen den eta trenbide bikoitza luzatzeko aukera emango duen adarrarekin, Lasarte Oriarekin lotuko duenarekin, alegia.

Aurreikusitako jarduketaren barruan mea tunel baten burutzapena sartzen da (Irubideko tunela). Tunel hori 258 metro izango da luze, eta 242 metro luze izango den tunel faltsuan luzatuko da. Tunel faltsu hori Irubideko lotura osatzen duten bideen eta Añorga errekaren azpitik joango da.


Donostialdeko Metroa

Gaur egun burutzapen fasean daude Errekalde-Añorga, Loiola-Herrera eta Fanderia-Oiartzun zatien bikoizketa lanak. Halaber, beste zenbait lan ere ari dira egiten: metroak, Donostia erdialdetik igarotzean, izango duen trazatua zehaztuko duen informazio azterlana (geltokiak EHU-ko campusean, Ondarretan, Erdialdean eta Errondon); Amara-Anoeta zatia lur azpian sartzea; Loiolako Erriberetako intermodala; eta Hondarribira helduko den adarra.

Idazketa prozesuan dago, baita ere, Altzako informazio azterlana. Azterlan horretan sartzen dira Herrera eta Galtzaraborda arteko bikoizketa lanak eta Altzako eta Pasaiako geltoki berriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan