Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Down sindromea eta sortzetiko beste anomalia batzuk goiz detektatzeko programa

2010.eko martxoak 30

Osakidetzak haurdunaldiaren lehen hiruhileko proba konbinatua martxan jarri du. Horrela, down sindromea eta sortzetiko beste anomalia batzuk goiz detektatu ahal izango dira

Proba hau ziurtasun maila handikoa da (%92) eta ez du ez fetua ez amaren bizitza arriskuan jartzen. Osasun sailburuordearen hitzetan, proba hau egiteak "berri oso on bat da" eta "herritarrek erraz eskuratu ahal izando dute eta aplikazioa sinplea da".

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak, Jesus Maria Fernandez, Osakidetzan martxan jarri den programa berri bat aurkeztu du. Down sindromea eta sortzetiko beste anomalia batzuk goiz detektatzeko programa.

Osasun sailburuordea, haurdunaldiaren lehen hiruileko proba konbinatuaren aurkezpenean, Adolfo Uribarren, programaren koordinatzailearekin, eta Arantza Lecuona, ginekologa eta Donosita Ospitaleko Mediku zuzendariordearekin izan da. 

Osasun sailak, Osakidetza, ginekologoekin eta euskal Obstetriziekin batera, down sindromea goiz detektatzeko programaren alde egin du. "Test baliagarria da eta ziurtasun maila handikoa (%92) da" adierazi du Fernandezek. "Herritarrek erraz eskuratu ahal izando dute" gaineratu du. Proba konbinatuaren abantailak: haurdun emakume guztientzako programa dela, 35 urtetik gorakoak izan ala ez eta modu agerikoan, nahi gabe izandako abortuak gutxitu egiten dituela.

Orain arte, Osakidetzak 35 urteko edo adin horretatik gorako emakume guztiei eta, edozein adinekoak direla, familian sortzetiko anomali kromosomikoen aurrekariak dituzten emakumeei amniozentesia egiteko aukera eskaintzen die. 

Proba konbinatuarekin, anbulatorioan odota ateratzen diote emakumeari eta lagina laborategi espezializatuei bidaltzen zaie. Bertan, ohiko markatzaileez gaitera, markatzaile biokimiko bi aztertuko dira eta probabilitateak kalkulatzeko programa zabalduko da. Gaitera, ospitaleko Ekografia Unitatean garondoko transluzentzia, fetuaren garondoko tolesturaren neurketa eta ernaldiko datazioa egiten dira. Osakidetzako sare guztian zehar zabaldua, proba hau haurdunaldiaren ohiko kontrolera doazen emakume haurdun guztiei eskaintzen zaie, beren adina edozein delarik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Sailburuordea