Berriak Lehendakaritza
Eu

Gernika-Lumoko ospitaleak zerbitzu berriak abiarazi ditu

2013.eko ekainak 10
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Gernika-Lumoko ospitalea handituta, Galdakao-Usansoloko ospitalera urtean 60.000 joan-etorri gutxiago egingo dira. Hala, aipatutako zentroa handituta eta hobetuta, Busturialdeako eta Lea-Artibaiko 56.000 biztanleei osasun-arreta hobea eskainiko zaie. Lehendakariak inaugurazio-ekitaldian ekitatea nabarmendu du: «Guztiok merezi dugu arreta ahalik eta gertuen jasotzea, baldintzarik onenetan». Urkulluk, gainera, Jaurlaritzak pertsonekin duen konpromisoa nabarmendu du, eta azpimarratu du ospitale honetan «pertsonak izango direla pertsonei kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzen».

Gernika-Lumoko ospitalea poliki-poliki aplikatuko den hobekuntza globaleko fasean dago. Hobekuntza-lanen barruan, gaur goizean hainbat zerbitzu inauguratu dituzte: neurologia, etxez etxeko ospitaleratzea, erradiodiagnostikoa, oftalmologia, osasun mentala, errehabilitazioa eta ZIU mugikorra. Instalazioak bisitatzen izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Jon Darpón Osasuneko sailburua, beste hainbat ordezkarirekin batera. Osasuneko sailburuak adierazi du bere saila etorkizunera begira ari dela lanean, Osakidetza inspiratzen duten printzipioei osorik eutsita: unibertsaltasuna, ekitatea, elkartasuna, kalitatea eta herritarren partaidetza.

Gernika-Lumoko ospitalea Galdakao-Usansolo Ospitalearen mende dago, eta osasun-laguntza ematen eta zerbitzu aurreratuak eta bereizmen handikoak eskaintzen dizkie Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetako biztanleei.
Gernika-Lumoko ospitalea eraikitzeko eta abian jartzeko 40 milioi euroko inbertsioa egin da guztira. Gaur egun, zentroan 25 profesional daude, kontsultetan txandaka lan egiten duten medikuez eta anbulatoriotik zentrora lekualdatu diren zerbitzuetako (osasun mentala, errehabilitazioa eta larrialdiak) langileez gain. Bigarren fasean (2013ko urria), 57 langile gehiago egongo direla jo da.

Urrian, larrialdi-zerbitzua jarriko da abian (eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan). Zerbitzu horretan diagnostiko erradiologikoko eta analisi klinikoetako zerbitzua egongo da, eta etenik gabe ibiliko dira lanean. Zerbitzu horretan urtean 22.000 larrialdi —helduenak zein pediatrikoak— artatuko direla kalkulatu dute.

2014. urtearen hasieran, kirurgia handi anbulatorioko bi ebakuntza-gelak eta prozedura endoskopiko eta kirurgia txikikoetarako gela bat zerbitzu ematen hasiko dira.

(Informazio gehiago erantsitako dokumentoetan)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Etxebarria. Director de Osakidetza