Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 757 milioi euro kudeatuko ditu Industria Laguntzeko Programaren barruan

2013.eko ekainak 06
2.189 milioi euroko eragindako publiko-pribatua aurreikusten dituzte 14 ekimen dira

•    Industria Laguntzeko Programaren helburua premia handiena duten beharrei erantzutea da, bai eta enpresen etorkizuneko lehiakortasuna indartzea ere.

•    Gobernuak ahalegin handiagoa egingo du industriaren alde; izan ere, industriako lanpostu bakoitzak beste 2 eta 5 lanpostu artean sortzen ditu ekonomiaren beste segmentu batzuetan.

•    Ibilbide luzeko tresnak dira, arrakastatsuak eta egungo beharrei egokitu direnak.

•    Euskadin inbertitzeko bide berriak lantzea eta enpresen kudeaketaren berrikuntza bultzatzea izango dira ekimenaren ikuspegi berrienak.

Eusko Jaurlaritzak Industria Laguntzeko Programaren ildoak eta neurriak aurkeztu ditu. Aipatutako programa Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak, Ogasun eta Finantza Sailak eta Industria Garapeneko Agentzia Publikoak (Spri) diseinatu dute, eta horiek ditu partaide.

Industria Laguntzeko Programak hamahiru neurri biltzen ditu. Neurrion bidez, enpresak lagunduko dituzte, enpresa-egitura industrializatzeko eta berritzeko laguntza-estrategiekin, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak eta Sprik berak zuzendutakoekin, koordinatuta.

Susperraldi ekonomikoa lortzea eta lehiakortasunean eta Euskadiren garapen jasangarrian etapa berri batean aurrera egitea da programaren helburua, krisia eta enpresen eta pertsonen gaineko haren ondorioak gainditzea nabarmenduz, eta gure enpresen lehiakortasuna indartzea eta Euskadiren eredu sozioekonomikoa finkatzea ere bai.

Eusko Jaurlaritzak industria-jarduerarako inguru egokia sortzen lagundu nahi du. Inguru horretan, bada, ezinbestekoak izango dira erakunde arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua.

Gobernuaren politikari jarraiki, gure industriaren lehiakortasun-ahalmena hobetzeko estrategia garatuko dugu, manufaktura aurreratuaren proiektuan oinarrituta, gure industria gero eta gehiago sar dadin nazioarteko merkatuetan; izan ere, industria da ekonomiako zerbitzu-sortzailerik garrantzitsuena: industriako enplegu bakoitzak beste 2 eta 5 enplegu artean sortzen ditu ekonomiaren beste segmentu batzuetan.

757 milioi euro baliabide publikoetan, gehi 2.189 milioiko eratorria *

Industria Laguntzeko Programan jasotako hamahiru neurriak enpresa laguntzeko lau mailatan sailkatzen dira. Batzuetan, mailok gainjarri egiten dira, eta ez dira beti itxiak.

Orotara, bada, hamahiru tresna dira, eta horien artean Euskadiren industria-politikaren ibilbidean arrakasta aitortua izan duten baina merkatuaren egoera ekonomikoaren eta finantzarioaren egungo beharretara egokitu diren neurriak daude, bai eta finantzaketa-funts berriak eta enpresen kudeaketako berrikuntza-formulak erakartzera bideratutako jarduera berriak ere.

Hona hemen lau laguntza mailak:

•    Finantzaketarako eta zirkulatzailerako laguntza.

•     Inbertsiorako laguntza: produktiboak edo produktu berriak.

•     Eragin bultzatzaile nabarmena duten proiektu estrategikoetarako laguntza.

•     Enpresen baliabide propioak indartzea.

(Informazio gehiago erantsitako dokumentoan)

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EmpreSEA
    2013.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno vasco destina 757 millones de euros en el marco del Programa de Apoyo a la Industria. http://t.co/sLbdDkdehJ

  • @euskadinnova
    2013.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzak 757 milioi euro kudeatuko ditu Industria Laguntzeko Programaren barruan. http://t.co/ULKpeLCqiK

  • @euskadinnova
    2013.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno vasco destina 757 millones de euros en el marco del Programa de Apoyo a la Industria. http://t.co/sLbdDkdehJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)