Berriak Lehendakaritza
Eu

Donostia Ospitaleko larrialdietako bloke kirurgiko berriaren inaugurazioa

2010.eko martxoak 29

Lehendakariak eta Rafael Bengoa Osasun sailburuak inaugurazio ekitaldian parte hartu dute

Patxi López lehendakariak Osakidetzaren hobekuntzan “inbertitzen jarraitzeko” konpromisoa hartu du, “nahiz eta krisi egoeran egon”, izan ere, “herritarren bizi kalitatean eta lehiakortasunean inbertitzea da”. Lópezek, Rafael Bengoa Osasun sailburuarekin batera, Donostia Ospitaleko instalazio kirurgiko berriak bisitatu ditu, Jaurlaritzaren osasun politika berriaren “adibide” direnak. Honekin, Jaurlaritzak, osasun arreta gaixo kronikoengana bideratu nahi du.

Patxi López lehendakariak, gaur goizean, Donostia Ospitaleko instalazio kirurgiko berriak inauguratu ditu. Zentro honetan, urtean premiazko 4.000 ebakuntza eta 90.000 orokor egiten dira, eta bertako instalazioek erabateko eraldaketa jasan dute. Horrela, premiazko ebakuntzekin, lehen mailako arreta egoera egokietan garatzea posible izango da.
Lehendakariak ziurtatu du instalazio hauek “Eusko Jaurlaritzak inbertitzeko duen konpromisoa erakusten dutela, nahiz eta krisi egoeran egon”. “Krisiak ez du eragotziko zerbitzu publiko handiek, beharrezkoenak diren gizarte prestazioek, hobetzen jarraitzea”, adierazi du.

Donostia Ospitaleak, bere berrogeita hamargarren urteurrenean, 1.200 m2-ko instalazio moderno hauek inauguratu ditu gaur goizean, non urtean premiazko 4.000 ebakuntza eta 90.000 orokor egiten diren. Inaugurazio ekitaldian izan dira Patxi López lehendakaria eta Rafael Bengoa Osasun sailburua.

Instalazio berriak bisitatu ondoren, lehendakariak adierazi du garrantzitsua dela osasun publikoak bere arreta gaixo kronikoengana bideratzea, bizitzen ari garen “aldaketa demografikoa” dela eta. Izan ere, gaixo kronikoek osasun arretaren % 80 bereganatzen dute, eta Osakidetzaren gastuaren % 77. “Gizartearen zahartze osasuntsu bat bermatu behar dugu”, azpimarratu du lehendakariak. Bere hitzetan, osasun arretak ez da onuragarria soilik herritarren bizi kalitaterako, baita gizartearen “lehiakortasunerako” ere. “Herri batentzat ez dago bere herritarren osasuna bermatzea edo berreskuratzea bilatzen duena baino inbertsio hoberik”, ondorioztatu du.

“Lehen maila”

Azkenik, lehendakariak Osakidetzako profesionalen “parte-hartzea” eskertu du, “herritarren ongizatean funtsezko faktorea baitira”, adierazi du.

Rafael Bengoa Osasun sailburuak egungo osasun sistemaren arreta berrantolatzearen balioaren garrantzia aipatu du, izan ere, Euskadi, larrialdien esparruan “lehen mailan” egon arren, antolaketari dagokionez ez da gauza bera gertatzen. Izatez, Gasteizko eta Bizkaiko ospitaleak jada hasi dira “larrialdien logika berrantolatzen”, adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria