Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, Bilboko Udalarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzekoa, aipatu udalerrian etxebizitza babestu publikoak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko politika gauzatu ahal izateko. (2013-06-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 04

LABURPENA

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK ETA ZUZKIDURA BIZITOKIAK SUSTATZEKO HITZARMENA BILBOKO UDALAREKIN

Gaurko bileran, Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Bilboko Udalak Bizkaiko hiriburuan babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeko hitzarmen bat sinatzeari.

Zehazki, bi erakundeen arteko hitzarmenak hiru eremuri eragingo die: Iturrigorri-Gardeazabal Armotxabidea-Peñaskal bidea, Arangoiti eta Txurdinagari.

Iturrigorri-Gardeazabal Armotxabidea-Peñaskal bidean:

- UE-740.01

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eremua garatzeko beharrezkoak diren hirigintzako dokumentuak idazteko eta izapidetzeko konpromisoa hartuko du, baita urbanizazioa gauzatzeko eta hiru eraikin eraikitzeko konpromisoa ere. Eraikin horietan, guztira, sustapen eta babes publikoko 45 etxebizitza berri egongo dira.

- 734 banaketa eremua

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eremua garatzeko beharrezkoak diren hirigintzako dokumentuak idazteko eta izapidetzeko konpromisoa hartuko du, baita urbanizazioa gauzatzeko eta proiektatutako eraikina, 38 etxebizitzaz osatutakoa, eraikitzeko konpromisoa ere.

Eremu horretan aurrera eramango den desjabetzea Euskal Autonomia Erkidegoak kudeatuko du eta, helburu horretarako, Udalak desjabetze egintza horren kostu osoa bere gain hartzeko konpromisoa hartuko du.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eremua garatzeko beharrezkoak diren hirigintzako dokumentuak idazteko eta izapidetzeko konpromisoa hartuko du, baita urbanizazioa gauzatzeko eta 85 etxebizitzako eraikina eraikitzeko konpromisoa ere.

Bilboko Udalak kalban jokatzera bideratutako lurzoru horien zati batean kokatuta dauden instalazioen birjartze edo lekualdatzea kudeatzeko eta ordaintzeko konpromisoa hartuko du; Euskal Autonomia Erkidegoaren konpromisoa, berriz, instalazio horiek esparruaren ingurunean ezartzeko lurzoru bat lautzea izango da.

Arangoitin, 130.02 gauzatze-unitatea

- Bilboko Udalak 60 zuzkidura-bizitoki eta aurreikusitako sustapen publikoko 53 eta 73 etxebizitza artean, gutxi gorabehera, egitera bideratuta dauden bi eraikinak eraiki ahal izateko beharrezkoak diren lurzoruak eta hirigintzako eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoari doan lagatzeko konpromisoa hartuko du.

- Euskal Autonomia Erkidegoak hirigintzako dokumentuak idazteko eta izapidetzeko konpromisoa hartuko du, baita urbanizazioa gauzatzeko eta proiektatutako eraikinak eraikitzeko konpromisoa ere. Eraikin horiek babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak egitera bideratuta egongo dira.

- Euskal Autonomia Erkidegoak han dagoen ekipamendu publikoaren birjartzea finantzatzeko konpromisoa hartuko du. Horretarako, Ur Biltegitik gertu dagoen eraikina erabilera horretara egokitzeko kostua -hau da, 311.824,09 €-ko zenbatekoa, BEZa barne- bere gain hartuko du. Kopuru horretan, aipatutako ekipamenduko instalazioak botatzeko zenbatekoa ere barne hartzen da.

Txurdinagan:

- Euskal Autonomia Erkidegoak eremua garatzeko beharrezkoak diren hirigintzako dokumentuak idazteko eta izapidetzeko konpromisoa hartuko du, baita urbanizazio lanak gauzatzeko eta etxebizitza babestuen (144 eta 216 artean) eta 66 zuzkidura-bizitokien eraikinak eraikitzeko konpromisoa ere.

- Halaber, Jesus Galindez kalea Sagardotegirekin eta Zubisiku bidearekin lotzeko oinezkoentzako bigarren sarbidea gauzatzeko konpromisoa hartuko du.

Hauxe da hitzarmenean aurreikusi den etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxi gorabeherako programa:

EREMUA Zuzkidura-bizitokiak Etxebizitza sozialak Babes ofizialeko etxebizitzak, araubide orokorrekoak
Iturrigorri 45
38
85
Arangoiti 60 53-73
Txurdinaga 66 96-144
GUZTIRA 126 168 149-217

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau