Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Agindua, zeinen bidez iragartzen baitira, 2013. urterako, EAEko eremuan lur-zaintzailetzailetza akordioetan diren ondare naturala aktiboki kontserbatzeko ekintzetarako diru-laguntzak. (2013-06-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 04

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK ONDARE NATURALA AKTIBOKI KONTSERBATZEKO JARDUKETAK DIRUZ LAGUNDUKO DITU

2013ko ekitaldian zehar, Eusko Jaurlaritzak hainbat diru-laguntza bideratuko ditu zaintzailetza-erakundeen eta ondare naturala hartzen duten lekuen jabe eta erabiltzaileen arteko akordioetan ezarritako jardueretara. Entitateak irabazi-asmorik gabeko gizarte-eragileak, fundazioak, partzuergoak edo pertsona juridikoak izan daitezke, eta ondare naturalaren eta garapen jasangarriaren alde jardutea izan behar dute xede, EAEn egingo dituzten jardueren bidez.

Zaintzailetza-akordioak zaintzailetza-erakundeek eta jabego publiko zein pribatuko finken jabeek izenpetzen dituzten akordioak dira, ondare naturala eta biodibertsitatea kontserbatzeko asmoz. Diru-laguntzen programa 2010ean hasi zen, eta esperientzia pilotu gisa Urdaibai hartu zen. Hurrengo urtean, 2011n, EAE osoan hedatu eta abian jarri zen. Aurtengo ekitaldirako berrehun mila euro bideratuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau