Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, 2013-2014 ikasturtean nazioarteko unibertsitate-mugikortasunerako laguntzak eskatzeko deialdia egiten duena unibertsitateko eta goi-mailako arte-ikasketak egiten ari diren ikasleentzat. (2013-06-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 04

LABURPENA

1,07 MILIOI EURO NAZIOARTE MAILAKO UNIBERTSITATE-MUGIKORTASUNERAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko egunez onartu du 2013-2014 ikasturtean unibertsitate- eta goi mailako arte-irakaskuntzetako ikasleentzat nazioarte mailako unibertsitate-mugikortasunerako bekak deitzen dituen agindua.

Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean, Donostian egoitza duen Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Eskolan (TECNUN) eta Euskal Autonomia Erkidegoko goi mailako arte-irakaskuntzetako ikastegietan matrikulatuta dauden unibertsitate- eta goi mailako arte-irakaskuntzetako ikasleentzat 2013-2014 ikasturtean nazioarte mailako unibertsitate-mugikortasunerako bekak deitzea du agindu honek, 1.071.200 euroko zenbateko globalekoak, helburu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau