Berriak Ogasuna eta Finantzak

Erabakia, Ogasun eta Finantza Sailaren "Zerbitzu orokorrak" 1212 programan 7.347.150,36 euroko konpromiso-kreditua sortzea baimentzekoa. (2013-06-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013-06-04

LABURPENA

7.347.150 EUROKO KONPROMISO-KREDITUA OGASUN ETA FINANTZA SAILEKO ZERBITZU OROKORRAK IZENEKO 1212 PROGRAMARAKO

Gobernu Kontseiluak konpromiso-kreditu bat sortzea onartu du, Korrespondentzia Zerbitzuaren kreditu premiei erantzutearren, Eusko Jaurlaritzaren posta zerbitzuak kontrata ditzan 2014 eta 2015 ekitaldietarako. Lehen kasuan, 3.036.666,82 euroko kreditua izango da eta, bigarrenean, 4.010.483,53 eurokoa.

Era berean, programa beroren barruan sartzen dira Bilboko Ertzilla kaleko eraikina egokitzeko lanak, 300.000 euroko aurrekontuarekin, 2014ko ekitaldirako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan