Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

5.000.000 euro atzerrian enpresak ezarri eta garatzeko (2013-06-04(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko ekainak 04

Ebazpena, 2013ko ekainaren 5ekoa, Industriako sailburuordearena. Horren bidez, argitara eman da Euskadiko enpresak kanpoan sortu, ezarri eta garatzea bultzatzeko Kanpo Ezarpenetarako GAUZATU Programa arautzen duen Aginduak ezarritako esparruko laguntzak 2013ko ekitaldirako emateko deialdia.

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak 5.000.000 euro onartu ditu laguntzetan euskal enpresak atzerrian ezartzea eta garatzea sustatzeko. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak egingo du laguntzetarako deialdia, Industriaren bitartez, Kanpo Ezarpenetarako GAUZATU programaren esparruan.

GAUZATUk finantza-laguntza ematen du euskal enpresek atzerrian inbertsioak egin eta lantegi-instalazio berriak ireki edota jada existitzen diren enpresak eros ditzaten. Honako hauek lortu nahi dira horrela:
1.- Esportazio-oinarria handitzea.
2.- Euskal enpresen nazioarteko dimentsioa garatzea.
3.- Atzerriarekiko ekonomia-merkataritza harremanak dibertsifikatzen laguntzea, hala lurraldeei nola sektoreei dagokienez.
.
Helburua gure enpresen nazioarteko jarduera finkatzea eta sendotzea da, eta ez bakarrik atzerrian salmentak areagotzen lagunduz, baita esportazioa ez den beste formula batzuen bitartez -atzerrian produkzioa ezartzea, esate baterako- beren nazioartekotze-prozesuan urrats kualitatibo bat egin nahi duten enpresak sustatuz eta sostengatuz ere:

Epeak eta nori zuzenduak dauden

Eskabideak aurkezteko epea 2013ko ekainaren 8an hasiko da eta uztailaren 8an amaituko, horretarako izendatutako kreditua amaitzen den arte; ebazpenak sei hilabeteko epean erabakiko dira.

Kanpo Ezarpenetarako GAUZATU programak zehazten du EAEn egoitza duten Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituztela laguntza horiek, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

- 250 langile baino gutxiago edukitzea.
- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

Enpresa beste batzuekin kidetuta edo lotuta badago, enpresa-talde osoak bete beharko ditu aurrez aipatu diren baldintzak.

Eskabideak SPRI taldera aurkeztu beharko dira, zuzenean, edota legean aurreikusitako beste zeinahi bitartekoren bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau