Berriak Herrizaingoa
Eu

Aste Santuko operazioan zehar Euskadin 325.000 joan-etorri egingo direla esperu du Trafiko Zuzendaritzak

2010.eko martxoak 29

Ertzaintza dispositibo berezi bat prestatzen ari da eta Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak, bere zerbitzua areagotu egingo du

2009an zehar, 67 pertsona hil ziren EAEko errepideetan, aurreko urtean baino %24,7 istripu gutxiago. Datu "oso on" hauek, errepideetan ematen ari den hobekuntza nabarmena adierazten dute Herrizaingo sailburuarentzat.

Aste Santuko begira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzak operazio berezi bat abiatuko du datorren asteazkenean (martxoak 31), arratsaldeko hiruretan.  Oporraldian zehar Euskadin ibilbide luzeko 325.000 joan-etorri inguru izango direla espero da. Hortaz, egun horietan zehar trafikoaren segurtasuna eta arintasuna bermatzea izango da operazio honen helburu nagusia.

Operazioak iraungo duen egun bakoitzean Trafiko Unitate guztietako 200 kide inguru izango dira lanean. Era berean, Euskadiko trafikoa Kudeatzeko Zentroak bidaia-antolatzaileen gelako eta 902112088 telefonoaren bidez ematen duen informazio eta sorospen zerbitzuak areagotu egin ditu. 

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin batera, 'Garrantzitsuena iristea da' lemapean irrati bidez zabaltzen ari den mezuei esker egunotan errepidera irtetekoak diren gidariak arriskuaz kontzientziatzea nahi du. 

Gainera, zama handia edota material arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuei zirkulazioa mugatuko zaie oporraldian zehar egingo diren joan-etorriak arindu eta hobetzeko.

Irteera fasea martxoaren 31n (asteazkena) abiatuko da 14,00ak eta 24,00ak bitartean eta apirilaren 1ean jarraituko du goizeko 08,00etatik arratsaldeko 15,00ak arte. Itzulera fasea, bestalde, apirilaren 5ean burutuko da arratsaldeko 15,00ak eta gaueko 22,00ak bitartean. Gipuzkoan, itzulera fasea hurrengo egunera arte (apirilaren 6a) luzatuko da mugaz bestaldera igaroko diren kamioien zirkulazioa egun horretan baimenduko baita berriz ere. Hortaz, astearte horretan trafiko astun handia izatea espero da mugaren inguruetan. Era berean, apirilaren 5a izango da baita txirrindularitzako Euskal Herriko Itzulia hasiko den eguna. Baina lasterketa honek ez du operazioan kontuan izango diren errepideengan eraginik izango.

Dispositibo berezia 

Operazioak iraungo duen egunetan zehar Ertzaintzak zainketa lanak areagotu egingo ditu eta 200 agente inguru jarriko ditu segurtasun eta ikuskapen lanetan; ertzain-etxe ezberdinetako agenteen zati batek, errepidean era honetako betebeharrak egiteari emango dio lehentasuna.

Oporraldi honetako irteera eta itzulera faseei begira, Ertzaintzako Helikoptero Unitateak zerutik errepidea zaintzea xede izango duten hegaldi planak prestatu ditu. Plan honetan, zirkulazio handiko errepideak zainduko dira eta kudeaketa zentroetara uneoro gertatzen denaren inguruko irudiak bidali ahalko dira.

Gidatzeko aholkuak 

Herrizaingo sailburuak errepideen egoeraren berri izateaz gain, gomendio batzuk azladu ditu bidaiatzeko orduan. Aresek azaldu duenez "bidaia era egokian planifikatu" eta trafiko gehiengo orduetan egitea saihestu behar da;  "ibilgailua behar bezala prestatu" beharko da, abiadura egoerari eta bidearen baldintzekin bat datorren abiadura egokia izan behar du. Presaz joateak "heriotza ekar dezake" adierazi du Trafiko zuzendariak..

Lasai gidatzea komenigarria da. Bidaian zehar bi ordurik behin atseden hartzeko geldialdia egin behar da. Gidatzean arreta galtzea izan ohi da istripu larriak eragiten dituen arrazoi nagusia. Eta bidaia laburra izanda eta bigarren mailako errepide batetik egingo bada ere, gidariaren arretak guztizkoa izan behar du. Izan ere, horrelako kasuetan gidariak gehiegizko konfidantza hartu ohi du eta hortaz, segurtasun neurriak gutxitu egiten ditu. Bidaia laburretan ere neurri guztiak hartu behar dira.

2009ko Istripu kopuruen balantzea

2009an zehar, 67 pertsona hil ziren EAEko errepideetan, aurreko urtean baino %24,7 istripu gutxiago. Datu "oso on" hauek, errepideetan ematen ari den hobekuntza nabarmena adierazten dute Herrizaingo sailburuarentzat. Hala ere, "ez gara konformatu behar", trafiko istripu bakoitza "tragedia bat delako" azpimarratu du Aresek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares