Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak lankidetzari buruzko nazioarteko bilera baten hartuko du parte Etiopian

2013.eko ekainak 05

 

  • NBEk Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria gonbidatu du herri eta eskualde eragileei informazioa emateko.

 Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariak aste honetan Addis Abeban egingo den nazioarteko sinposio baten hartuko du parte Nazio Batuek gonbidatuta. Garapenerako lankidetzaren hainbat eragileen etorkizuneko zereginari buruz eztabaidatuko da bileran; hau da, nazioarteko erakundeek, gobernuek, parlamentuek, gizarte zibilak, sektore pribatuak, erakunde filantropikoek, eta abarrek izango duten zereginari buruz.

Zehazki, lankidetzaren arloko euskal arduradunak ostiralean parte hartuko du Garapenerako itun berritu bat  2015aren ondoko aldirako-Etiopiako Goi Mailako Sinposioko saioetan. Saio horietan aukera izango du lankidetza deszentralizatuaren gaineko lehengo eta oraingo lana azaltzeko eta 2015aren ondoko Agendan garapenerako lankidetza zehazterakoan eskualdeek eta toki erakundeek duten zeregina aldarrikatzeko. Euskal Agentzia izan da lankidetzaren arloan toki erakundeek eta eskualdeek egiten duten lana azaltzeko NBEk gonbidatu duen agentzia bakarra. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak izugarrizko garrantzia eman dio nazioarteko bilera horri.

Addis Abebako sinposioa GARAPENERAKO LANKIDETZAREN 2014KO FOROA izenekoa prestatzeko antolatu diren lau bilera handietako bat da. NBEa foro hori antolatzen ari da datorren urterako eta bertan Milurtekoaren Helburuak aztertuko dira eta Garapenerako hurrengo Agenda prestatuko da.

Wu Hongbo Gizarte eta Ekonomia Gaietarako Nazio Batuen idazkariorde nagusia eta Sufian Ahmed Etiopiako Ekonomia eta Finantzen Garapenerako ministroa izango dira bileraren buru.

 

 http://www.un.org/en/ecosoc/newfunct/dcfethiopia.shtml

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)