Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak ziurtatu du Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoak «Europako traketsen artean» kokatuko lukeela Euskadi

2013.eko ekainak 07

Lehendakariak, Eusko Legebiltzarrean, berriro adierazi du Eusko Jaurlaritza Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren (HKHLO) kontra dagoela. Iñigo Urkulluk berriro esan du Eusko Jaurlaritzak «bere arau-ahalmen» guztiak erabiliko duela HKHLOa Euskadin aplikatu ez dadin. Gainera, Urkulluk euskal hezkuntza-sistema defenditzeko eta HKHLOaren kontra egiteko batera jarduteko eskatu du. Lege horrek, bada, Euskadik hezkuntza arloan dituen eskumenak erasotzen ditu, eta bereizlea da, nabarmen. Lehendakariak adierazi duenez, HKHLOak «Europako traketsen artean» kokatuko luke Euskadi, eta Eusko Jaurlaritzak ez du halakorik onartuko; izan ere, «Euskadiren etorkizuna jokoan legoke».

Gobernu-kontrolerako bilkura egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Lehendakariak oposizioko taldeek egin dizkioten galderei eta interpelazioei erantzun die. Bilkuran, Lehendakariak iragarri du ekainaren 21ean baterako hezkuntzako eta eskola-esparruko genero-indarkeriaren prebentzioko programa aurkeztuko dela.

Urriaren 25a Euskadiren Eguna izateari uzteko aukeraren harira, Lehendakariak esan du gai hori ez dela lehentasunezkoa bere gobernuarentzat. Gainera, gai horri buruzko adostasuna bilatzearen alde agertu da, eta ziurtatu du bere gobernuak Eusko Legebiltzarrean hartzen den erabakia onartuko duela.

Azkenik, Iñigo Urkulluk gogorarazi duenez, «atea irekita dago» etorkizuneko ardaztzat jotzen dituenei buruzko akordioak eta adostasunak lortzeko: ekonomia berpiztea eta enplegua sortzea, bakea eta bizikidetza, eta autogobernu-sistema. Bien bitartean, Lehendakariak ziurtatu du Gobernuak «lanean eta herrialdeko erronkei erantzuten» jarraituko duela.

Gai-zerrenda:
1. Galdera, Amaia Arregi Romarate Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, 2013-2016 etxebizitzak birgaitzeko Renove planari buruz. (10\10\05\01\0123)
2. Galdera, Laura Mintegi Lakarra EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Europako Batzordeak Espainiako estatuari ezarritako agindu berriak aplikatzeari buruz. (10\10\05\01\0129)
3. Galdera, Susana Corcuera Leunda Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, turismo-tasari buruz. (10\10\05\01\0130)
4. Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gobernantza eraginkor baterako itun eta adostasuneko politikei buruz. (10\10\05\01\0128)
5. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, urriaren 25eko jaiegunari buruz. (10\10\05\01\0124)
6. Interpelazioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, garapenerako lankidetzari eta EAEko aurrekontuei buruz. (10\10\04\01\0033)
7. Interpelazioa, Unai Urruzuno Urresti EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Radio Vitoriaren egoerari buruz. (10\10\04\01\0070)
8. Interpelazioa, Juanjo Agirrezabala Mantxola EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, LOMCE hezkuntza-erreformari buruz. (10\10\04\01\0071)
9. Interpelazioa, Gloria Sánchez Martín Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, genero-indarkeriaren alorreko kudeaketa-funtzioak Emakundeko Zuzendaritzari esleitzeari buruz. (10\10\04\01\0074)
10. Galdera, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Kontsumobideko zuzendariak karguan jarraitzeari buruz. (10\10\05\01\0125)
11. Galdera, Txarli Prieto San Vicente Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, defizitaren helburuei buruz. (10\10\05\01\0133)
12. Galdera, Diana Carolina Urrea Herrera, EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko neurriak finkatzeko irizpideei buruz. (10\10\05\01\0134)
13. Interpelazioa, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak benetako babes judiziala bermatzeko dituen asmoei buruz. (10\10\04\01\0075)
14. Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, Euskadin turismo-tasa ezartzeari buruz. (10\10\04\01\0072)
15. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, beste autonomia-erkidego batzuetako abeltzaintza-instalazioak Euskal Autonomia Erkidegorako eredutzat hartzeari buruz. (10\10\05\01\0103)
16. Galdera, Iñaki Lazarobaster Badiola EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari egina, nekazaritza eta itsas arrantza eskolen kokapenari buruz. (10\10\05\01\0127)
17. Galdera, Txaro Sarasua Díaz Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egina, Kooperatiben Legearen aldaketari buruz. (10\10\05\01\0131)
18. Galdera, Bixen Itxaso González Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, 2014ko lan-egutegiaren onarpenari buruz. (10\10\05\01\0132)
19. BESTE BATERAKO UTZIAGaldera, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzako 2012ko "terrorismoaren aurkako plusa" delakoa ez ordaintzeari buruz. (10\10\05\01\0065)
20. Galdera, Rebeka Ubera Aranzeta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, errepidea erabiltzen duten txirrindulari eta kirolarien babesa eta segurtasuna bermatzeko neurriei buruz Legebiltzarrean onartu zen legez besteko proposamenaren inguruan. (10\10\05\01\0102)
21. Interpelazioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, Euskal Autonomia Erkidegoko KBEak (Kontserbazio Bereziko Eremuak) izendatzeko espedienteak egiteari eta tramitatzeari buruz. (10\10\04\01\0069)
22. Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, Bilboko portuaren terminal logistiko ferroportuarioaren kokapenari buruzko oraintsuko informazioen gainean. (10\10\05\01\0086)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)