Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria enpleguari buruzko jardunaldi bateko buru izan da, Novia Salcedok antolatuta

2013.eko ekainak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak aitortu du enpleguarekin ez dagoela «konponbide magikorik», baina nabarmendu du badirela enplegura gerturatzeko hiru urrats: lehenik, informazioa ipintzea hasiera ororen oinarri gisa; bigarrenik, analisia edo proiektua, erabakiak hartzeko eta hausnartzeko, eta hirugarrenik, ekintza. Hirurak ere garrantzitsuak diren arren, Iñigo Urkulluk ekintza «ezinbestekotzat» jo du. Adierazi du hori dela aurrerantz eman beharreko urratsa, eta bide horretan, adierazi du Urkulluk, eskatzen duen orok izango duela Eusko Jaurlaritzaren laguntza.

Iñigo Urkullu lehendakaria enpleguari buruzko jardunaldi bateko buru izan da. Novia Salcedo fundazioak antolatu du jardunaldia «Houston, arazo bat daukagu. Asma dezagun berriro ere enplegua» izenburuarekin. Jardunaldia Bilboko Arriaga antzokian izan da.

Ekitaldi honetan, lehendakariak gogorarazi du gaur goizean aurkeztu dutela lanbide heziketarako Euskadi 2015 estrategia. Horren barruan dago, esaterako, Lehen Urrats programa, datorren urtean 5.000 lagunek lehendabiziko lan-esperientzia izateko helburuz sortutako proiektua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Azkuna, Luiz Cañada, Iñaki Gabilondo