Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

371 langabe gutxiago ditu Euskadik maiatza amaitu ondoren

2013.eko ekainak 04

Euskadin 371 langabe gutxiago erregistratu dira apirilean; hau da, % 0,21 jaitsi da datu hori apirilekoekin alderatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan 178.218 lagun ari ziren enplegu bila aurreko hilabetearen amaieran, Lanbideko erregistroen arabera (% 16,9).

 

Maiatzean, 875.077 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan Euskadin afiliatuak, aurreko hilean baino 2.741 gehiago (% 0,31ko hazkundea).

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok adierazi duenez, «aurreko hilabetea azken hiru urteetako maiatzetan onena izan da Gizarte Segurantzako afiliazio-kopuruari dagokionez; hortaz, optimista samar izan gaitezke enpleguak datozen hilabeteetan izango duen bilakaeraren inguruan». Azken urtean enpleguaren portaera hobexeagoa izan da Euskal Autonomia Erkidegoan (% 3,63) Estatuko batez bestekoa baino (% 3,70).

Lurraldeka, honela banatzen ziren:

ARABA: 2013ko apirilean baino 162 langabe gutxiago daude, % 0,57 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 28.161 lagun.

BIZKAIA: 2013ko apirilean baino 190 langabe gehiago daude, % 0,19 gehiago, hain zuzen. Guztira, 100.188 lagun.

GIPUZKOA: 2013ko apirilean baino 399 langabe gutxiago daude, % 0,79 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 49.869 lagun.

Maiatzean, langabeziaren bilakaera hobea izan da gizonezkoen artean: 259 gizonezko langabe gutxiago (% 0,29ko jaitsiera), eta 112 emakumezko langabe gutxiago (% 0,12 gutxiago). Langabeen % 50,76 emakumeak dira.

Sektoreka, industrian 42 langabe gutxiago dago, % 0,16. Eraikuntzari dagokionez, 41 gutxiago (% 0,2), eta zerbitzuen sektorean, berriz, 536 lagun (% 0,47). Edonola ere, aurretik lanik gabe zeudenak 313 lagun gehiago izan dira; hau da, % 2,08.

Hauek dira langabezia-tasa handieneko eskualdeak: Ezkerraldea (% 21,61), Enkarterria (% 19,83), Bilbo (% 19,76), Ibaizabal (% 18,85) eta Gasteiz (% 18,35). Gutxienekoak, berriz, hauek: Gorbeia inguruak (% 8,57), Arabako mendialdea (% 11,99), Debagoiena (% 12,44), Arabako Lautada (% 12,67) eta Lea-Artibai (% 12,68).

 

Gizarte Segurantzaren afiliazioa maiatzean

Araban izan du bilakaera onena, eta % 0,87 ugaritu da afiliatu kopurua. Okerrena, berriz, Gipuzkoan: % 0,14.

Maiatzean, kontratazio-kopurua 56.293 izan da EAEn; kontratazio horietatik 3.537, % 6,28 hain zuzen, kontratu mugagabeak izan dira. Kontratuen gutizko kopuru metatua, aurten, 251.163 izan da, iazko hil berean baino % 2,93 gutxiago. Kontratu mugagabeen kopuru metatua 19.302 izan da, iaz baino % 13,32 handiagoa.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)