Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Ibermáticaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da

2013.eko ekainak 04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Ibermáticak 40 urte bete ditu gaur, eta Lehendakariak esan du enpresa horrek “abangoardiako” posizioa duela; urte horietan guztietan, bada, informazioaren teknologia berriak sartu ditu Euskadin. Iñigo Urkulluk adierazi duenez, “informazioaren teknologien bidea ez da amaitu”; izan ere, lehendakariak berak azaldu duenez, Euskadin, bi lagunetik batek ordenagailu bat eta Interneteko konexioa ditu. Beraz, euskal gizartearen erdiak ekipamendu profesionalen laguntza behar du oraindik. Tresna horrek “bizitza errazten digu, bai eta lana eraginkortasun handiagoz egiteko aukera eman ere”, gehitu du.

Iñigo Urkullu lehendakaria Ibermáticaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiaren buru izan da gaur arratsaldean, Donostiako Basque Culinary Centeren. Lehendakariak eskerrak eman dizkie enpresa horretan lan egiten duten 3.000 pertsonei: “adorea eman nahi dizuegu, aurrera egiten, berritzen eta hobetzen jarrai dezazuen; izan ere, lortzen duzuen hobekuntza bakoitzarekin, pertsona ugariri hobetzen laguntzen diezue”.

Iñigo Urkulluk egungo atzeraldi-egoera eta langabeziaren arazoa ere izan ditu hizpide. Aitortu du zailtasunak daudela, baina baita aukerak ere: “betidanik amestu ditugun baina inoiz imajinatu ez ditugun aukerak”. Adierazi duenez, “xantaiarik, jazarpenik eta beldurrik gabeko Euskadi batekin ohitzen ari gara”. Eta, amaitzeko esan duenez, “aukera positiboa da, arraun egitera eta aurrera egitera animatu behar gaituena”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Amaiala
    2013.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari preside el acto de conmemoración del 40 aniversario de Ibermática. http://t.co/6qarHsXhif

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)